Greenpeacek bi tona ur kutsatu itzuli dizkio Caporrosoko behi haztegiari

Euskalerria Irratia 2021ko mar. 22a, 13:53
Greenpeaceko kideek gaur Caparroson egindako ekintza.

Haztegiak sortzen duen kutsadura salatzeko egin du ekintza erakunde ekologistak. 

Uraren Mundu Eguna dela eta, eta behi haztegi handiek bizi baliabide horretan duten eragin larria salatzeko, Greenpeacek ekintza bat egin du Valle de Odieta enpresaren Caparrosoko haztegian. Ekintza egin duten pertsonek azaldu dutenez, bi tona ur kutsatu itzuli dizkiote enpresari. "Horretarako, putzu irregular batetik ur kutsatua atera dugu kontrolik gabe iragazi diren lekuraino, eta ustiategiko putzu iragazgaitzera itzuli ditugu. Bertan, "Valle de Odieta contaminina" zioen pankarta bat zeramaten beste ekintzaile batzuk. Giltzapetu eta ia mugitu ezin diren etxola txikien ondoan, amengandik banandutako ehunka txahal zeuden, eta, garaia iritsitakoan, amek esne-fabrika horretan zituzten ordezkoak, "haztegi handiak ez" zioen beste pankarta batean.

Joan den otsailean, Greenpeace Caparrosoko makrobaserriko minden legez kanpoko isurketa masiboek eragindako ingurumen-inpaktuaren lekuko izan ostean sortu da protesta ekintza. Akuiferoetara eta ibaietara iristen dira isurketak. Ekintzaile talde batek ura atera du Aragoi ibaiko Behe-zatien Kontserbazio Bereziko Eremuan dagoen baltsa batetik, Natura 2000 Sarearen babespeko guneetako bat dena – Europako ingurumen-espazio garrantzitsuenak biltzen dituena –, eta makrogranja horretako putzu iragazgaitzera itzuli ditu. Bitartean, beste ekintzaile talde batek protesta egin du, ia mugikortasunik gabe, amengandik banandutako ehunka txahal giltzapetuta dauden etxola txikien ondoan, etorkizunean ekoizpen industrialeko fabrika horretan ordezkatzeko.

2014tik, Caparrosoko makroustiapena abian jarri zenetik, Nafarroako Gobernuko hainbat erakunde publikok 19 salaketa jarri dituzte, eta horietako 11 zehapen-prozedura bihurtu dira ingurumen-araudia hausteagatik. Hala eta guztiz ere, eta Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak enpresaren aldeko epaia eman ondoren, Nafarroako Gobernuak baimena eman zuen, martxoaren 12an, enpresak bere instalazioen ahalmena bikoizteko, 3.450 behi ustiatzeko baimenetik (nahiz eta, berez, 5.000 behi baino gehiago dituzten baimendutakoa bete gabe) 7.200 ustiatu ahal izateko. Ingurumen Baimen Integratuaren arabera, urtean 148.858 tona simaur sortuko lirateke (ia 1,8 milioi pertsonak sortutako hondakin fekalen baliokidea, Nafarroako biztanleriaren hirukoitza).

"Lotsagarria eta onartezina da Valle de Odieta enpresak, bere delitu-aurrekariekin, ustiategiaren ahalmena bikoiztu ahal izatea eta beste bat eraiki nahi izatea Noviercasen, Sorian. Administrazioek ezin dute onartu, eta pertsonek ozen eskatu behar dugu", adierazi du Luis Ferreirim Greenpeaceko nekazaritza arduradunak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!