Ikastolen Elkarteak eta Sortzenek D ereduan aurre-matrikulatzera gonbidatu dituzte Nafarroako migratzaileak

Euskalerria Irratia 2021ko mar. 11a, 11:17

Nafarroako Ikastolen Elkarteak eta Sortzenek, Kontseiluaren babesarekin, kanpaina bat jarri dute martxan, Nafarroan bizi diren etorkinak gonbidatzeko euskara "topaleku" izan eta haiekin "bidea egitera".

Aurten ohi baino beranduago, apirilean irekiko da datorren ikasturterako aurre-matrikula egiteko epea, eta euskararen aurkako erasoak ugaritzen ari diren honetan, Ikastolen Elkarteak eta Sortzenek inoiz baino beharrezkoagoa ikusten dute familiak bultzatzea ikasleak erdigunean kokatuko dituzten euskarazko hizkuntza ereduen aldeko hautua egitera. Izan ere, aurten Euskarabideak ez du D ereduaren aldeko kanpainarik antolatu.

Aurten migratzaileengan jo nahi dute bereziki, eta haiekin bidea egitera gonbidatu. “Gurea hizkuntza eta kultura gutxitua izanik, gurekin batera bidea egitera gonbidatu nahi ditugu. Elkar ezagutu eta beraien komunitateen eta gure errealitatearen berri izan dezagun. Topaleku bilakatu dezagun euskara, eta euskararen aldeko apustua egin dezagun, betiere, denon hizkuntzei eta kulturei bere lekua emanez”, adierazi dute.

Salatzen dutenez, erakundeak ez dira etorri berrientzat harrera eta egokitze plan berezirik egiten ari. . Jakin badakigu ere, etorri berrientzat harrera eta egokitze planak, ez direla bideratzen ari erakundeen aldetik, eta euren seme-alaben hizkuntzek eta kulturek zer nolako garrantzia duten beraien heziketa prozesuan eta garapenean.

Horregatik, eta euskara hizkuntza gutxitua izanik, haiekin batera bidea egitera gonbidatu nahi ditzute. “Elkar ezagutu eta beraien komunitateen eta gure errealitatearen berri izan dezagun”.

Antolatu duten kanpainak bi jarduera nagusi izango ditu:

  • Bideoak: migratzaileak beraien hizkuntzetan, beraien komunitateari bideratutako mezua grabatuko dute, besteak, beste, latinoek, bulgariarrek, senegaldarrek, extremaduratarrek, ijitoek……
  • Mahai inguru bat: D ereduaren inguruan dauden beldurrak eta zalantzak argituko dituzte zenbait adituk: Paula Kasares (Soziolinguista eta NUPeko irakaslea), Richard Weyndling (Formatzailea eta Ingeles irakaslea), Txaro Etxetxipia (D ereduko irakasle erretiratua), Maria Lopez (Neurozientzian doktorea, terapeuta eta haurren burmuinaren garapenean espezializatua) eta Iñaki Eizmendi (Gizarte langilea).

Mahai ingurua Antsoaingo kultur gunean (Loza kalean) izango da martxoaren 17n, arratsaldeko 18:00tan. Aurrez aurre edo youtube bidez ikusteko aukera eskainiko dute.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!