Ikerketa batek eskuin muturreko terrorismoaren biktimei aitortza egiteko premia nabarmendu du

Euskalerria Irratia 2021ko ots. 9a, 11:20

Bakearen eta Bizikidetzaren zuzendaritzak bultzatuta, Nafarroan 1975 eta 1985 artean izandako eskuin muturreko taldeen atentatuen biktimen egoera aztertu dute. Aitortza, justizia eta ordainaren beharra azpimarratu dute. 

1975 eta 1985 artean, eskuin muturreko taldeek gutxienez 33 atentatu egin zituzten Nafarroan edo herrialdetik kanpo zeuden nafarrei. Hala azaltzen du foru erkidegoan izandako eskuin muturreko atentatu terroristei buruzko ikerketak. Herritarrekiko Harremanetarako Departamentuak bultzatu du, eta Madrilgo Carlos III Unibertsitateko lau ikertzailek egin dute.

Azpimarratu dutenez, beste talde batzuen ekintzei buruz asko ikertu da, baina eskuin muturrekoek egindakoei buruz, ez: eta hutsune handia egon da biktima horiekin.

Eta haiekin edo haien senideekin hitz eginda, errepikatzen zen sentimendua da ez dutela konpentsazio ekonomikorik behar, sufritutakoa aitortzea baizik. Jakin dadila zer gertatu zen eta zabaldu dadila, kontakizun bat sortzeko, sendatze pertsonal eta kolektiborako.  

Lana gauzatzeko, eskuin muturreko taldeen 12 biktima edo hitz egin dute. Talde horiek artean daude, Guerrilleros de Cristo Rey, Triple A, ATE, Batallón Vasco Español edo Acción Nacional.

Txostena ez dago itxita, eta indarkeria horri buruzko datuak eman ditzakeen pertsona orori dei egin diote Bakegintza, Bizikidetza eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusira jotzeko.

Ikerketa honekin, ahaztu behar ez den historiaren zati honen memoria eraikitzen lagundu nahi dute, eta errekonozimenduan, justizian eta ordainean urratsak eman. Ana Ollo, Herritarrekiko  Harremanetarako Kontseilaria.

Behin ikerketa burututa, elkarbizitzan aurrera egiteko hurrengo urratsak aitortzarako ekitaldiak izango direla esan du kontseilariak; modu horretan, biktima horiekin dagoen zorra kitatzen hasteko.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!