2021eko Pirinioetako Planak lan-poltsa bat jarriko du martxan Pirinioetako lan-eskaintza hobetzeko

Euskalerria Irratia 2021ko ots. 8a, 13:56

Pirinioetako Batzarrak Parlamentuan onetsitako planak KM-0 produktuarekin jantoki komunitario bat sortzea eta Azpea kobazuloa ezagutzera ematea aurreikusi du.

Pirinioetako Batzarrak 2021erako Pirinioetako Plana onetsi du gaur astelehen arratsaldean Nafarroako Parlamentuan. Plan horretan, honako hauek nabarmentzen dira: lan-poltsa bat sortzea, zonaldeko lan-eskaintza hobetzeko; pertsona ahulenei arreta emango dien tokiko produktu batekin jantoki komunitario bat martxan jartzea, eta Aribeko Azpea kobazuloa ezagutarazteko ekintzak.

Ekintza horiek eta planean jasotako beste batzuk garapen ekonomiko eta soziala bultzatzeko eta Pirinioetako zonaldeak azken urteetan pairatzen duen populazioaren atzerapen-prozesua arintzeko egingo dira. Hala jakinarazi du gaur batzarrak, Pirinioetako Planak ezartzen duen gobernantza-organo gorenak, eta Nafarroako Parlamentuko, Nafarroako Gobernuko, Pirinioetako Mahaiko (Pirinioetako Toki Erakundeen ordezkariek osatutako organoa) eta Cederna Garalur Tokiko Ekintza Taldeko ordezkariek osatzen dute.

Oraingoan, Nafarroako Gobernuko bigarren lehendakariordea eta Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilaria, José María Aierdi, Adolfo Araiz, Pirinioen Planaren jarraipena egiten duen Parlamentuko Batzordeko lehendakaria, Ana Sagcardoi Pirinioetako Mahaiko presidentea eta Ibon Mimentza Cederna Garalurreko zuzendari gerentea izan dira.
Bileran izan da, halaber, Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusia, Ruben Goñi, Pirinioetako Plana koordinatzeaz eta bultzatzeaz arduratzen den unitatea.

  1. urte honetan, jantoki komunitario bat martxan jartzeko proiektu pilotua abian jartzea aurreikusten du planak. Jantoki horrek herritarren sektore ahulenei emango die arreta, eta tokiko produktuaren eta 0 kilometroaren sustapenean oinarritutako eskaintza egingo du.

Gainera, berariazko lan poltsa bat sortuko da Pirinioetako biztanleentzat, inguruko lan eskaintza hobetzen laguntzeko. Eta, azkenik, plan bat prestatzen ari dira Aizpeako haitzuloan, Ariben, dagoen baliabidea ezagutarazteko. Izan ere, Nafarroan orain arte aurkitutako giza aztarna zaharrenak aurkitu ziren han.

2020ko ekintzen balantzea

Proiektu horiek 2020an hasitako beste hainbatekin batera garatuko dira, 2021ean jarraipena izango dutenak, eta 350.000 euro inguru inbertitu ziren.

Etxebizitzari dagokionez, aipatzekoa da Pirinioetan erabiltzen ez diren higiezin publikoen memoria multzo bat egitea, horiek birgaitzeak ekarriko lukeen kostua aztertzeko, alokairuan eskaini ahal izateko, eta interesa duten gazteek birgaitze-lana behar duten etxebizitzak alokatzeko proiektu bat abian jartzeko, tutoretzapean, erreforma-prozesu horretan parte hartuz.

Beste eremu batean, Pirinioetako ekintzailetza-gune berria nabarmentzen da, eta, horri esker, negozio-aukera berriak bilatuz, ekintzailetzari eta eskualde osoko bultzada ekonomikoari lagunduko zaio.

Lehen sektorean, sektorea karakterizatzeko, herrilurren ordenantzak aztertzeko eta esparru horretan belaunaldien arteko erreleboa errazteko mekanismoak bilatzeko lanari ekin zitzaion.

Gainera, garraioa hobetu egin da mugikortasun partekatuko zerbitzu baten bidez, mugitzeko zailtasun berezia duen eremu batean. Eta azkenik, Pirinioetako adineko pertsonen bizi kalitateari buruzko azterlana egin zen, datozen hilabeteetan ekintzak garatzeko datuak eta lan ildoak emango dituena.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!