Gerardo Lizarraga XX. mendearen lehen herenean Nafarroako pinturaren modernizazioan gehien eragin zuen artistetako bat izan zen. Hala ere, erbesteak gurutzatu zuen bere bizia, eta bere ibilbidea oharkabean igaro zen.
Atzera begirako erakusketak ibilbide hori berreskuratu nahi du, eta nafarrak erbestearen ondorio dramatikoez hausnartzera bultzatu. Erbresteak, bizitzak eta harremanak eteteaz gain, lurraldearen giza kapital handi baten galera ekartzen baitu. Hori nabarmendu du Ana Ollo, Herritarrekiko harremanetarako kontseilariak:
Gerardo Lizarraga Iruñean jaio zen 1905ean. Javier Cigaren tailerrean trebatu zen, eta Madrilen ikasketa artistikoak burutu ondoren, Parisera izan zen bizitzen, abangoardia artistikoekin harremanetan. Ondoren Bartzelonara joan zen, baina gerra amaitu zenean Frantziara erbesteratu behar izan zuen, eta han kontzentrazio esparruetan sartu zuten. Mexikora irtetea lortu zuen, eta han izan zen behin betiko. Erbestearen esperientziak arrasto sakona utzi zion.
Gerrak eta erbesteak bere izenak eta lanak merezi zuen errekonozimendurik ez izatea eragin zuten, eta hori da erakusketaren helburu nagusia: bere memoria berreskuratzea eta ezagutaraztea.
Blanca Oriak komisariatutako erakusketak 125 artelan, 60 argazki, 77 dokumentu eta bi liburu biltzen ditu, balio artistiko handikoak guztiak, eta maiatzaren 23ra arte egongo da ikusgai. Gainera, urtarrilaren 28, 29 eta 30ean Nafarroako erbesteari buruzko jardunaldiak izango dira, internet bidez,
Gerardo Lizarragaren bizitzak eta lanak bide ematen dute itxuraz urrun dauden errealitateei buruzko hausnarketarako, hala nola artearen munduari eta kontzentrazio-esparruetako eta erbesteko esperientziei buruzko hausnarketarako.