Nafarroako Parlamentuak %0,9ko soldata igoera onartu du parlamentarientzat

Euskalerria Irratia 2021ko urt. 19a, 06:16
Nafarroako Parlamentua, abenduaren 23ko saioan.

Mahaiak eta Eledunen Batzordeak atzo onartu zuten parlamentuko presidenteak, parlamentariek eta ganberako behin-behineko langileek jasotzen dituzten ordainsariak %0,9 igotzea.

Soldaten igoerarkein batera, argi berdea eman diete ganberako taldeei ematen zaizkien diru-laguntzei, eta ez dute aldaketarik izan. Neurri horiek talde guztien babesarekin onartu dituzte, Navarra Sumareena izan ezik, kontrako botoa eman baitu.
 
Soldatak eguneratuta, 2021ean, parlamentarien urteko soldata honakoa izango dute: erabateko dedikazioa duten Mahaiko eta Eledunen Batzordeko kideek jasotzen dituzten 60.880 euroetatik, Mahaian eta Eledenunen Batzordean arduraldi esklusiboa baina erantzukizunik ez duten legebiltzarkideek jasotzen dituzten 54.114 euroetara. Unai Hualde Parlamentuko presidentea izango da soldatarik handiena jasoko duena, 74.040 euro, 2020an baino 660 euro gehiago.

Bestetik, joan den azaroan onartutako 2021eko aurrekontuan jasota zegoen bezala, Parlamentuko Mahaiak eta Batzordeak taldeei beren jarduera garatzeko ematen dizkieten diru-laguntzak izoztuta mantentzea erabaki dute. Beraz, talde bakoitzak 8.091 euroko hileko soldata finkoa kobratuko du, eta horri 1.462 euro gehituko zaizkio parlamentario bakoitzeko funtzionamenduko gastuengatik, beste 1.117 euro parlamentario bakoitzeko antolakuntzako gastuengatik, eta 4.172 euro hilean bost parlamentario edo zatiki bakoitzeko.

Parlamentuko Mahaiak erabaki zuen aldaketarik gabe mantentzea parlamentarioen bidaia ofizialengatiko eta  langileen zerbitzuengatiko kalte-ordainen erregimena. Hilabete honetatik aurrera, 51 euro ordainduko dira egunean Nafarroatik kanpora egindako bidaia ofizialengatik, eta 81,60 euro egunean, atzerrira egindako banaketa ofiziala bada.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!