Errege Magoak etorriko dira edo jada esan daiteke gure artean daudela, atzo Sadar futbol zelaira iristi baitziren. Han hartu zuen lurra errege helikopteroak, Iruñean bestela sartzea ezinezkoa baitzen erregeek azaldu zuten bezala. Han probestu zuten Osasunari zorionak emateko bere 100garren urteurrenean. Eta gaur kabalkadarik ez, horren ordez hamaika irtenbide desberdin pentsatu dute errgeek haurren aurrean agertzeko.
Tokian tokiko proposamenak eginen dizkigute gaurko egun berezi honetan. Horrela Iruñean Navarra Arenan Stella izeneko ikuskizunaren 3 emanaldi eskaintzen ari dira: lehena eguerdiko 12.00etan egin dute eta hurrengoak 16:00etan eta 19.30etan. Bakoitzean 1200 pertsona, eta sarrerak 6euroan saldu zirem eta ziztuan agortu ziren, salgai jarri bezain laster.
Barañainen auditorioan egonen dira, Burlatan kultur etxean, Sarrigurenen Udalatxeko osoko bilkuren aretoan , Noain kultur gunean eta Txantrean parrokiako San Jose zentroan egonen dira haurren zain. Beste toki batzuetan kalera aterako dira, hórrela Galarko Zenedean herriz herri ibiliko dira, Zizurko Zendean aldez aurretik izena eman duten haurren etxeetara joanen dira, Uharten haurrek telefonoz hitz egin ahal izanen dute magoekin eta Atarrabian herrian barrena auto deskapotableetan ibiliko dira.
Atarrabian bezala beste hainbat tokitan ere ibiliko dira kalean barrena eta deia egiten diete haurrei balkoi-leihoetatik ikusteko. Horrela eginen dute Lizarran, Elizondo-Elbeten, Leitzan, Etxarri Aranatzen, Erriberrin, Agoitzen, Zangozan edo Irunberrin, besteak beste. Argedas eta Fiteron zaldiz ibiliko dira kalez kale.
Gaur, beraz, modu batez edo bestez, herrietako kultur guneetan, elizetan, frontoietan, zaldi gainean edo deskapotableetan, baina ekialdeko magoak ikusteko aukera izanen dute etxeko txikienek.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!