Esku hartze sozialak erdietsitako akordioa lorpen bikoitza izan dela nabarmendu du LAB sindikatuak; 1.600 langile nafarren lan baldintzak hobetzeaz gain, azken bi hamarkadetan Nafarroan sortu den hirugarren hitzarmen sektoriala izanik, negoziazio eremu propio bat sortu duelako Nafarroan.
Gobernua, parlamentua eta patronala mugitzera eraman dituena “antolakuntza eta borroka kolektiboa” izan direla azpimarratu du Oihan Ataun LABeko esku hartzeko arduraduna.
- Hitzarmena lau urtez egongo da indarrean, eta eduki nagusien artean daude honakoak:
- Indarraldia: lau urte (2021-2024)
- Ultraaktibitate mugagabea
- Borondatezko arbitajea
- Eduki ekonomikoak, 2021weko uztailetik aurrera.
- Lanaldia: 20 ordu gutxiago urtean, 2024an 1.620 ordura iritsi arte
- Oporrak: gero eta gehiago, 2024an 32 lanegun edo 44 egun natural izateraino
- Pisuen aitortza: asteburuak eta jaieguna, txandakako lana, gaueko lana, antzinatasuna, guardiak eta erantzukizuna
- Oinarriko soldaten igoera
- %13ko soldata igoera hitzarmenaren indarraldian.
- Bajeak: kontingentzia profesionala %100, lehen egunetik hasita; kontingentzia arruntak %100, hirugarren egunetik hasita.
- Subrogazioa bermatzea
Langileentzako hobekuntza horiek herritarrek jasotzen duten zerbitzua hobetuko dutela adierazi du Igor Aroyo idazkari nagusi ondokoak. Zaintza sistema publiko komunitario bat eratzeko akordio sozial bat jorratzera dei egin du.
Sektorearen garaipena ospatzeko eta borrokak aurrera jarraitzen duela aldarrikatzeko, jai giroko manifestazioa egingo dute, urtarrilaren 8an, 17:30ean, autobus geltoki zaharretik abiatuta.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!