EKOmerkatua egingo dute bihar, autobus geltoki zaharrean

Euskalerria Irratia 2020ko aza. 6a, 06:07

Hileko lehen larunbat guztietan bezala, sasoiko elikagai ekologikoak erosi ahal izango zaizkie ekoizleei zuzenean.

Iruñeko EKOMerkatua Nafarroan ekoitzi eta egindako elikagai ekologiko eta lokalen hileko merkatua da. Zuzeneko salmentako merkatua da, ekoizleen eta kontsumitzaileen arteko topagunea eta Nafarroako ekoizpen ekologikoa sustatzeko gunea.

Era berean, sentsibilizazio-gune bat da, bertatik bertara ikasteko Nafarroan zer landatzen den modu ekologikoan, elikagaien behin-behinekotasuna, nola ekoitzi eta landu diren, bai eta haien propietateak, erabilerak eta errezetak ere. Ekoizleen eta kontsumitzaileen artean harreman zuzena eta konfiantzazkoa sortzeko toki bat.

Bihar, 09:30etatik 14:00etara egongo da zabalik, autobus geltoki zaharreko nasetan. Honako ekoizle hauek egongo dira: Domiña hestekiak (Goizueta), La Corraliza de Don Pablo olioa (Azkoien), El Bordon hestekiak (Viana), Erlan eztia (Irurtzun), Axuribeltz ardi gazta  (Iturgoien), Jose Luis Olloqui arkumea (Azkoien), Larrezabal ardi gazta (Altsasu), Casa Paulina marmeladak (Artaza), Pittika gaztak (Erratzu), Ekollaondo gaztak, jogurta eta arrautzak (Goldaratz), Aranda olioa (Faltzes), Gil Pagola olioa (Eultz), Azpea upategiko ardoa (Irunberri), Puente Viejo barazkiak (Caparroso), Elkea olioa, lekaleak eta garagardoa (Bakedano eta Artaxoa), Erlandere eztia eta propoleoak (Arbeiza), Lakabeko Okindegiko ogia eta pastak (Lakabe) eta Erlin barazkiak (Funes)

Jarduerarik ez

Osasun xedapen berriak direla eta, ez du jarduerarik izango, besteak beste, osteguneko EKOtopaketak, ostalaritzaren itxierak eraginda. Edizio berri honetan, indarrean dauden protokolo guztiak hartuko dira kontuan, bai aplikatzen ari zirenak, bai alarma-egoera ezarri ondoren adierazitako araudi berria. Horrela, postuek markatutako distantziak izango dituzte, sarrera- eta irteera-zirkuitu bat ezarriko da eta edizio segurua bermatuko duten elementu guztiak izango dira.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!