Gaur jokatuko da Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa, Etxarri Aranazen

Euskalerria Irratia 2020ko urr. 30a, 07:48
Joanes Illarregi 2018ko Eskolarteko txapelduna, txapela jantzita.

14 eta 18 urte bitarteko zazpi bertsolari gazte arituko dira aurrez aurre 34. Eskolartekoan: Ainhoa Arrizabalaga, Amaia Lasheras, Beñat Astiz, Bittori Elizalde, Ekhiñe Zapiain, Eki Mateorena eta Etxahun Azkarraga.

Gaur jokatuuko da Nafarroako 34. Eskolarteko Bertsolari Txapelketako finala. parte hartuko duten zazpi bertsolariak. Etxarri Aranazko Kultur Etxean izango da saioa, 18:30ean, doako sarrerarekin. Aretoaren edukiera %30ekoa izango da, osasun neurriak bermatzeko.

Ainhoa Arrizabalaga, Amaia Lasheras, Beñat Astiz, Bittori Elizalde, Ekhiñe Zapiain, Eki Mateorena eta Etxahun Azkarraga bertsolariek parte hartuko dute. Maider Ansak aurkeztuko du saioa, eta Izaro Mitxelena, Joseba Beltza eta Nerea Bruño izango dira saioko epaileak. 

Txapelketak bi fase izango ditu: 

Lehenengo fasean bertsolari guztiak arituko dira, eta honako hau da egin beharko duten lana: 

  • Gai orokorra emanda, 5 puntuko bertso bana osatu. 
  • Lau oinak emanda bertso bana osatu
  • Bukaera emanda bertso bana osatu. 
  • Hitza gaitzat hartua bertso bana osatu. 

Hortik, bi bertsolari sailkatuko dira bigarren fasera, eta honako hau da sailkatuek egin beharko duten lana:

  • Zortziko handian, ofizioka, bina bertso. 
  • Kartzelako lana: 
    • Puntu bati erantzunez bertso bat. 
    • Gaia emanda bertso bat. 

Lan guztiak eginda puntu gehien biltzen dituen bertsolariak jantziko du aurtengo txapela. Txapelketako lehenengo bi sailkatuak, gainera, Euskal Herriko Eskolartekorako sailkatuko dira, Nafarroako ordezkari gisa.

Saioa 18:30ean hasiko da Etxarri Aranazko Kultur Etxean. Sarrera doakoa izango da, eta nafarroa@bertsozale.eus helbidera idatziz erreserbatu ahalko da. Aretoaren edukiera %30ekoa izango da, eta osasun neurriak errespetatzen direla bermatuko da saio guztian zehar. 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!