Zerbitzu publikoak indartzea “lehentasuna” dela ziurtatu du Txibitek

Euskalerria Irratia 2020ko urr. 29a, 10:53
Maria Txibite, Unai Uhalde parlamentuko presidentearekin, gaurko saioa hasi aurretik.

Nafarroako Parlamentuan foru erkidegoaren politika orokorreko eztabaida egiten ari dira, X. legealdiko lehena. Gaur hasi da, eta bihar jarraituko du.

Maria Txibite Nafarroako Gobernuko presidenteak ostegun honetan ireki du erkidegoko egoerari buruzko eztabaida, legealdiko lehena, eta adierazi du Covid-19ak markatutako urte bat izan dela: "Erronka historiko bati aurre egitea ekarri duen pandemia bat da, eragin sozial txikia ez duen osasun krisi handi bat".

Hitzaldiaren hasieran, Txibiten pandemiaren ondorioz hil diren pertsonak, familiak eta gaixoak gogoratu ditu, eta eskerrak eman dizkie osasun arloko profesionalei, soziosanitarioei, larrialdietakoei, garbitasunekoei, segurtasunekoei, logistikakoei zein boluntarioei. Halaber, eskerrak eman dizkie alderdi guztiei “arlo pertsonalean eta politikoan”, egoeraren eta herritarrek eskatzen zietenaren mailan daudela erakutsi baitute, haren hitzetan: “Premiazko neurriak edozein interes politikoren aurretik jarri dituzte”. “Gobernuak parlamentu honetara ekarri dituen dekretu guztiak aurkako botorik gabe onartu dira, eta horregatik sentitu gara babestuta "

Covid-19aren hedapenak eta profesionalen eta herritarren nekeak "kezkatzen" dutela onartu du, eta "oraindik hilabete gogorrak" geratzen direla eta "bakoitzak zailtasuna gainditzen lagundu” behar duela gaineratu du. Presidentearen hitzetan, Osasun Departamentua izango da “2021ean gehien haziko dena".

Aurrekontuei lotuta, Txibitek esan du "zerbitzu publikoak indartzea eta garapen ekonomiko eta soziala kalitatezko enplegu eta berrikuntzaren ikuspegitik bultzatzea" direla Nafarroaren lehentasunak.

Hala, "Nafarroarekin lanean" jarraitzeko deia egin du. Gobernuak datorren astean onartuko du aurrekontuen aurreproiektua, eta eskertu egin du taldeak erakusten ari diren "tonua", akordioa bilatzeko elkarrizketan, aurrekontuak onartu ahal izateko.

Hezkuntza presentziala

Ikastetxeetako itzulera, “oraingoz behintzat", kasuei buruzko datu “baikorrak” uzten ari dela esan du. Ikasturte prestatzeko 47 milioi euroko bideratu dituztela eta 666 irakasle berri kontratatu dituztela zehaztu. Gainera, material informatikoa erosteko 5 milioi euro inbertitu dituztela esan du.

Presidenteak azpimarratu duenez, gobernuak "apustu irmoa eta argia" egin du hezkuntzan presentzialtasuna izateko, “harduera oro bezala, pandemiaren bilakaerak markatutako ikasturte bat planifikatzeko erantzukizunetik abiatuta, eta, beraz, hainbat eszenatoki ikusten ditugu".

2020-2023 Plan Estrategikoa

Esan duenez, 2020-23 Plan Estrategikoa diseinatu dute, "modu partaidetuan egindako ibilbide-orri bat”. Hainbat ekintza jasotzen ditu, hala nola trafikoko eskumenak bere gain hartzea eta "behar diren giza baliabideak hornitzea, lan eskaintza publiko baterako egutegiaren proposamenarekin”. Legealdiaren helburua 1.200 agente lortzea dela azaldu du (trafikoko eskumena aparte).

Gaineratu duenez, 2019ko lan eskaintza publikoak 31 langile zituen, eta laster onartuko den 2020rakoak 45 Foruzaingo lanpostu biltduko ditu, "11 urteko kopururik handiena". Espainiako Gobernuarekin Trafiko eskuduntzaren transferentzia "laster" gauzatzea espero duela esan du, eta gobernuak Foruzaingoaren alde egin duen apustua azpimarratu du.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!