Nafarroa Bilbao International Music Experience topaketara itzuli da

Euskalerria Irratia 2020ko urr. 28a, 09:00
(Nafarroako Gobernua)

Bilbao International Music Experience (BIME) jaialdiaren aurtengo edizioa astelehenean hasi zen, modu birtualean, eta urriaren 28an eta 29an, asteazkena, eta ostegunean, Bilboko Euskalduna Jauregian, egingo da. Nafarroan izango da berriz ere, bai arlo profesionalean bai artistikoan.

Topaketa horiek Europako musika-industriaren hitzordu nagusietako bat bihurtu dira, eta 30 herrialde baino gehiagotatik eta musikaren eta gainerako kultura- eta sormen-industrien esparru guztietatik datozen edozein profileko profesionalak biltzen dituzte.
BIME "kontinenteak konektatzeko, ezagutzak partekatzeko, negozioak egiteko eta musikarekin zuzenean edo zeharka lotutako azken berrikuntzak aurkitzeko espazio" gisa aurkezten da.

Azokaren alderdi profesionalean, Nafarroako Gobernuak, Kultura eta Turismoko zuzendaritza nagusien bidez, stand instituzional bat eskainiko dio Nafarroako musika-ekosistemari, hainbat truke eta topaketa garatzeko.

Ekimen honen bidez, 2019ko BIMEn hasitako lankidetza-eskemari jarraipena eman nahi zaio, 'Navarra, Reyno de la música en vivo (Kingdom of Live Music)' azpmarka turistikoaren pean, non musika-industriako eragile publiko eta pribatuek (esparruak, jaialdi eta kontzertuen sustatzaileak, bandak eta artistak) elkarrekin lan egin zuten.

Nafarroak, gainera, hiru hizlari jarriko ditu programa ofizialean. Ana Zamarbide ANAIMeko presidenteak 'Kontzertu Aretoak eta COVID19' hitzaldian parte hartuko du. Javier Lacunza, NICDO elkarte publikoko gerentea, 'Kultur esparruen kudeaketa' eta 'Administrazio publikoak kultur horizonteari begira' mahai-inguruetan izango da. Azkenik, Mario Cornago Burcor Produccioneseko zuzendari exekutiboak bere ikuspegia eskainiko dio 'Informazioaren azterketa eta teknologiaren bidez jaialdi baten kudeaketa' topaketari, Foru Gobernuak ohar baten bidez jakitera eman duenez.

Aurtengo edizioan, COVID-19k markatuta, krisia hasi zenetik Nafarroan planteatutako ekimenak jorratuko dira. Horien helburu nagusia "artista, sustatzaile, eszenatoki eta teknikari nafarrekin, musika industria osatzen duten agenteekin eta, gainera, lan egiteko formula gisa, asoziazionismoaren aldeko apustua egitea izan da".

Era horretan, erakundeetatik haratago, Nafarroako standean ANAIM (Asociación Navarra de la Industria Musical), eman (Escena Musical Asociada de Navarra) eta ATA (Asociación Navarra de Técnicos de Espectáculos) elkarteek parte hartuko dute. Horien artean, Santas Pascuas jaialdiak bere hurrengo edizioko edukiak aurkeztuko ditu azokaren barruan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!