Euroeskualdeak 500.000 euro emanen dizkio Nafarroak parte hartzen duen mugaz gaindiko 19 proiekturi

Euskalerria Irratia 2020ko urr. 8a, 16:50

Mikel Irujo, Kanpo Ekintzarako zuzendari nagusia, Mikel Antón, Arola Urdangarín eta Mathieu Bergé proiektuen aurkezpenean.

Nafarroako Ikastolen Elkartea, Paz Ziganda Ikastola, Pamiela Argitaletxea, Nafar Ikusentzunezkoak SA edota Joakin Lizarraga Sarrigurengo ikastetxeko Beisbol taldea dira proiektu hauetako eragile batzuk.

Orotara 75.000 euro jasoko dituzte Nafarroa buru den hiru proiektuk: gazteei eta nekazaritzaren sektoreari buruzko bat, euskarazko hedabideen arteko mugaz gaindiko kooperazioari buruzko beste bat, eta, hirugarrenik, biodibertsitatearen alorreko hezkuntzari buruzko bat.

Euroeskualdeko herritartasuna proiektu-deialdiaren 2020ko edizioaren barnean, Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa euroeskualdeak 500.515 euroko laguntza emanen die mugaz gaindiko lankidetzaren esparruko 19 egitasmori. Nafarroa izanen da buru horietako hirutan, eleaniztasunaren, gazte eta nekazaritzaren eta hezkuntza eta biodibertsitatearen alorretan.

Euroeskualdeko herritartasuna proiektu-deialdiaren 2020ko edizioaren barnean, Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa euroeskualdeak 500.515 euroko laguntza emanen die mugaz gaindiko lankidetzaren esparruko 19 egitasmori. Nafarroa izanen da buru horietako hirutan, eleaniztasunaren, gazte eta nekazaritzaren eta hezkuntza eta biodibertsitatearen alorretan.  

Eleaniztasunaren arloan, Nafar Ikusentzunekoak enpresak Heraldabide proiektua zuzendu du, eta horren helburua da mugaz gaindiko lankidetza hobetzea euskarazko hedabide ezberdinen artean, eraldaketa digitala bizkortze aldera (lerroko bertsioa, bideoak, audioa, e.a.).

Bestalde, Jennacop enpresak, Nafarroako Nekazaritzako Elikagaien Kooperatiben Batasunekoak (UCAN), nekazaritza-sektorea suspertzea proposatzen du gazteen parte-hartzeari esker. Horretarako, euroeskualdeko lurraldeko ustiapenak bisitatu eta lanerako metodo ezberdinak ezagutu ahal izango dira.

Hirugarren proiektua, GabiO, Ornitolan Servicios Ambientales enpresak gidatzen du, eta horren helburua da hezkuntza-programa bat sortzea gazteak inguruan duten biodibertsitateaz sentsibilizatzeko. Bereziki bi gai aztertuko dira: Pirinioetako ekosistemaren ezagutza eta inguruan dauden espezie exotikoak.

Hautatutako proiektu guztiei buruzko informazioa hemen kontsulta dezakezue.

Hautatutako proiektuen eremuak

Hautatutako proiektuei dagokienean, kultur arloan, Euroeskualdeak honako hauek babestuko ditu: ikus-entzunezko ekoizpenak (aldizkari kulturalen bidez eta film luze bat mugaren bi aldeetan aldi berean banatzeko laguntzak), haur eta gazte literatura, ondarea eta artista garaikideak eta zirko eta dantzako artistak.

Mugaz gaindiko gazteriak eta hezkuntzak leku berezia dute hautapen honetan; izan ere, ingurumen-sentsibilizazioa, migrazioa, basoaren bioekonomia, kodeketa eta berrikuntza positiboari buruzko proiektuak hautatzen dira, e-Twinning proiektu batekin (hiru ikastetxek parte hartzen dute) eta nekazari gazteen artean jardunbide egokiak trukatzeko proiektuarekin batera.

Halaber, Euroeskualdeko hizkuntzak erabiltzera eta ikastera bideratutako proiektuen aldeko apustua egin da: lehenengoaren helburua lineako ikastaro bat sortzea izango da, turismoaren eta ostalaritzaren arloetan hiztegi teknikoa eskuratu ahal izateko, eta bigarrenak euskarazko hedabideen eraldaketa digitala bizkortzea proposatzen du.

Azkenik, Euroeskualdeko diru-laguntzei esker, kirol-topaketak antolatu eta Euroeskualdeko kirol-, aisialdi- eta jolas-jardueren erabilera sozialak ulertu ahal izango dira, ikerketa-proiektu baten bidez. Datozen asteetan proiektuak aurkeztuko dira, "zoom sobre" izeneko artikulu-sortaren bitartez.

"Euroeskualdeko herritartasuna" proiektuen deialdia 2015ean sortu zen, kultura, hezkuntza, gazteria, kirola eta eleaniztasunaren arloetan lankidetza-ekintzak finantzatzeko helburuarekin, Akitania Berria eskualdea, Euskal Autonomia Erkidegoa eta Nafarroako Foru Komunitateko lurraldeetan kokatutako bazkideen artean. Finantzaturiko 19 proiektuak "Euroeskualdeko herritartasuna" Proiektuen Deialdia sortu zenetik babestutako 96 proiekturi batu zaizkie.

Euroeskualdeko lankidetza estrategikoak

Euroeskualdeak 2020ko proiektuen bigarren deialdia argitaratu berri du: “Euroeskualdeko lankidetza estrategikoak”, ezagutzaren ekonomiari, berrikuntzari eta enpresetako lehiakortasunari buruzkoa.

Bigarren deialdiak 400.000 euroko aurrekontua du, eta horren bitartez «Euroeskualdeko balio-kateak» sortu nahi dira 2014-2020 Plan Estrategikoan identifikaturiko funtsezko sei sektore hauetan: Aeronautika/espaziala/ ITS/ fabrikazio aurreratua, osasuna/bio-osasuna, nekazaritza/nekazaritzako elikagaiak, energia berriztagarriak, itsasoko eta itsasertzeko baliabideak, eta basoa, zura eta eraikuntza iraunkorra.

Bigarren deialdi honetan parte hartu nahi duten enpresek eskaera aurkeztu ahal izango dute azaroaren 5eko 12:00ak bitartean, modu digitalean eta Euroeskualdearen web orrialdetik.

Proiektu guztiak hemen. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!