‘Sormen digitala’ irakasgai berria martxan dago D ereduko zazpi institututan

Euskalerria Irratia 2020ko urr. 6a, 19:22

Iruñeko Jaso Ikastola, Eunate, Iparralde eta Iturramako institutuetan, Barañaingo Alaitz BHIn eta Altsasuko eta Lekarazeko institutuetan garatuko da proiektua.

Nafarroako D ereduko zazpi ikastetxetako ikasleak aldizkari digital bat nola egin hasi dira ikasten aste honetan.“Sormen digitala” ikasgai berrian DBH-ko 2. eta 3. mailako ikasleek esperimentazioaren bitartez euskal ondarea ezagutuko dute.

Hezkuntza Departamentuaren Euskara Atalak diseinatutako ‘Sormen digitala’ irakasgaiaren baitan aste honetan gauzatzen ari den ikastaroan gazteei gidoiak nola egin; plano orokorrak, amerikarrak eta plano motzak nola tartekatu; leku argietan eta leku ilunetan nola grabatu; grabazioetan soinua eta musika nola txertatu eta mugikorrarekin grabatzeko programak nola erabili irakatsiko zaie.

Horretarako, EIBZko irakasleek lau tailer diseinatu dituzte –Ezpainzapiak, Handia eta Maskarak, Frontoia eta Txalaparta-, proposamen sortzaileez betetako unitate didaktikoak. Unitate hauen bidez, sortze askea bultzatu nahi da: dantzaren, musikaren, antzerkiaren edota arte plastikoen bidez irudikatzea tailerretan ikusi eta ikasitakoak eragindako sentipen, gogoeta eta sentimenduak, eta irudikapen horiek bideoan bildu eta aldizkari digital batera igotzea gero. Ikasleek ZUT aldizkaria izango dute eredu eta proiektu horren sustatzaileak gidatuko dute ikastaroa. Lehen saioak, Altsasuko institutuan, Alaitz BHIn eta Iturrama Institutuan izango dira aste honetan, eta gainerako hiru ikastetxeetan, hurrengo egunetan.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!