Eskola jantokietako langileen aldeko neurriak eskatu dizkiote sindikatuek Hezkuntza Departamentuari

Euskalerria Irratia 2020ko ira. 24a, 13:14
LAB, ELA, CCOO eta UGT sindikatuen protesta, gaur, Hezkuntza Departamentuaren aurrean.

Eskola jantokiko sindikatuek sektoreko langileen baldintzak hobetzeko neurriak eskatu dituzte Hezkuntza Derpatamentuaren aurrean egindako elkarretaratzean.

LAB, ELA, UGT, eta CCOO sindikatuek salatu dutenez, ikasturte berriran inolako negoziaiorik gabe ezarri dute lanaldi jarraitua, eta horrek lanpostu ugariren galera eta lan baldintzen murrizketa ekarri du eskola jantokietan. 

Diotenez, Hezkuntza Departamentuak segurtasuna lehenetsi du, baina elikadurari ez dio behar duen garrantzia eman, eta gainera, familiei ulertarazi die jantokiak birusa kutsatzeko arriskuko eremuak direla. 

“Ikusi dugu nola %40 jaitsi dela ume kopurua jantokian, eta nola honetan naf hez dep ardura dauka zuzenean, ezarritako neurri horiek jartzerakoan ez duelako kontuan hartu sketore honetako langileak. Ez zaie garrantzia eman elikadurari, lehenesti egin da segurtasuna, bana pedagogia egin gabe”, adierazi du LABeko Berta Gartziak lau sindikatuen izenean.

Gogorarazi dute sektorean langile gehienak emakumezkoak direla, berez oso lanaldi txikiak izaten dituztenak, eta egungo egoeraren ondorioz, enpelgurik gabe edota murrizkteta handiekin daudenak. “Ikus dezatela zer sarraski gertatu den sektore honetan non langile geheinak emakumezkoak diren, lanaldi txikekin, eta asko kalean egongo dira eta beste askok soldata jaitsirera handiak izango dituzte eta haien ardura da”.

Protestaldiarekin, beraz, Hezkuntza Departamentuari exijitu diote atzera bota ditzala eskola jantokietako langileen kalterako neurriak, eta haien aldekoak har ditzala.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!