251 ikaslek unibertsitatean sartzeko ebaluazioa egingo dute gaurtik ostegunera NUPen, ezohiko deialdian

Euskalerria Irratia 2020ko uzt. 21a, 09:41

Ikasleak USE proba emiten, NUPen, artxiboko argazki batean.

Probak Iruñeko Arrosadiako campusean eta Tuterako campusean egingo dituzte, goizez eta arratsaldez.

251 ikaslek (131 emakumek eta 120 gizonek) USE unibertsitatean sartzeko ebaluazioaren ezohiko deialdia egingo dute gaurtik, uztailaren 21etik, ostegunera arte, uztailaren 23a. Probak Iruñeko Arrosadiako campusean eta Tuterako campusean egingo dira, goizez eta arratsaldez.

Ezohiko deialdiak hiru eguneko iraupena du (ohiko deialdiak lau egun iraun zituen), eta parte hartzen duten ikasleen kopurua ere txikiagoa da: 251, 2019ko ezohiko deialdia 394k egin zuten.

Osasun protokoloari dagokionez, ohiko deialdiarekin alderatuta, orain, uztailaren 15eko Foru Aginduaren ondorioz, maskarak erabiltzea derrigorrezkoa da, eta, beraz, ikasleek maskara jantzita eduki beharko dute probak egiten dituzten bitartean.

Ikasle gehienak (174) proben bi faseetan aurkeztuko dira (derrigorrezkoa eta borondatezkoa), 36, berriz, nahitaezkoan soilik aurkeztuko dira, eta 41, borondatezkoan, NUPek ohar baten bidez jakitera eman duenez.

Hizkuntza ereduen arabera, 197 ikaslek gaztelaniaz egingo dute proba, eta gainerako 54ek, euskaraz.

Emaitzen kontsulta uztailaren 28an izango da, 12:00etatik aurrera, eta unibertsitatearen webgunean edo horretarako diseinatutako aplikazio mugikorraren bidez kontsultatu ahal izango da. 

Ekainaren amaieran egindako USEren ohiko deialdian, matrikulatutakoen %96,53k gainditu zuen. Ikastetxeei jakinarazi zaie azterketa lekuetarako sarbideak, ikasle bakoitzak proba bakoitza egingo duen gela eta orduak. Informazio hori guztia unibertsitatearen USEri buruzko webgunean ere kontsulta daiteke.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!