ELA sindikatuak salatu duenez, Nafarroako Gobernuak, CENek, UGTk eta CCOOk sinatutako krisiaren aurkako akordioak, Elkarrizketa Sozialerako Kontseiluaren barruan, enpresentzako laguntza zuzenak, diru-laguntzak eta abalak baino ez ditu jasotzen, lehen informazio ofizialen arabera. “Epeetan zehazten diren neurri erreal eta partida bakarrak patronalari mesede egiten diotenak dira (150 milioi abaletarako, amortizazioetarako, kontrataziorako pizgarrietarako, diru-laguntzak kobratzeko epeak arintzeko...)”, zehaztu du.
Sindikatu abertzaleak salatu du akordioak uko egiten diola Nafarroan zerga-sistema zuzentzeko erreformari: “UGTk eta CCOOk sinatutako akordioak ez du enpleguari eustea bermatzen, eta ez dute enplegu-erregulazioko espedienteak eragindako pertsonentzako konpentsaziorik ere adostu, uztailaren 31 baino lehen akordioa lortzen saiatzeko konpromisoa hartu baitute. Akordioaren bitartez, AHTaren eraikuntza bultzatzearen aldeko apustua egin dute sindikatuaren ustez.
ELAk azpimarratu du Nafarroako Gobernuak krisi-mahaia itxi duela Elkarrizketa Sozialerako Kontseilua aukeratzeko. Bi sindikatuk parte hartzen dute Elarrizketa Sozilarako Kontseiluan: UGT eta CCOO sindikatuak.
ELAk proposamen bat bidali zion Gobernuari ekainaren 1ean, enpresen etekinekin finantzatutako funts publiko bat sortzeko, enplegu osoari eustearen baldintzapean eta ERTEetan sartutako langileen soldatak. “Tamalez, Nafarroako Gobernuak ez dio ELAren proposamenari erantzun ere egin”, azaldu du sindikatuak.