Nafarroan uraren kudeaketan izan diren gatazka nagusiak bildu dituzte Sustrai Erakuntzak eta Urbizik

Euskalerria Irratia 2020ko eka. 11a, 14:41
Txostenaren arduradunak, gaur goizean, aurkezpenean.

Bildu dituzten adibideen artean daude, besteak beste, Nafarroako ubidea, Esa eta Itoizko urtegiak edota potasako meategiak. Proposamen batzuk ere bildu dituzte Nafarroako Gobenuarentzat, urari lotutako politikak hobetzeko.

Sustrai Erakuntza Fundazioak eta Urbizi sareak, uren babeserako lan egiten duten hainbat erakunderekin lankidetzan, Nafarroan uraren kudeaketan izandako gatazka nagusiak bildu dituzte 75 orriko txosten batean, nafar gizarteari horien inguruan informatzeko helburuarekin. 

Proiektu garrantzitsua da Sutrai Erakuntzak eta Urbizik aurkeztu dutena, lehen aldiz bilduta egongo direlako Nafarroan urari lotutako gatazka nagusiak. Horien artean daude, besteak beste, Nafarroako ubidea, Esa eta Itoizko urtegiak, potasako mehategiak edota uholdeen kudeaketa. Eta proiektua osatu ahal izateko, lan handia egin behar izan dutela kontatu dute. 

Bi elkarteen arabera, jaso dituzten adibideek erakusten dute orain arte jarraitu dituzten ur politikek ingurumen arazo eta gizarte gatazka larriak eragin dituztela. Hortaz, beharrezkotzat jotzen dute politiketan aldaketa sakona ematea, ura merkantzia gisa tratatu beharrean, babestu, defendatu eta ondare gisa hartuko duen kudeaketa publikoa lortzeko, Uraren Esparru Zuzentarauan jasotako printzipioei jarraituz. 

Hori lortzeko bidean, dokumentuan, proposamen batzuk egin dizkiote Nafarroako Gobernuari. Besteak beste, eskakizunen artean daude Natura 2000 Sarea kontserbatzeko beharrezkoak diren emari ekologikoak aztertzea, ureztatzearen hedapena neurriz gaindi egiteari uztea, Esako urtegiaren obrak bertan behera gelditzea eta segurtasun neurritik gora ez betetzea, eta uretako espezie mehatxatuen kudeaketa eta jarraipena hobetzea.  

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!