Turismoaren sektoreak 139,88 milioi euro gutxiago fakturatu ditu martxoa eta maiatza bitartean

Euskalerria Irratia 2020ko eka. 5a, 12:43

800 enpresa eta establezimenduri inkesta egin die Nafarroako Gobernuak, pandemiaren eragina ezagutzeko. Hamar negoziotik zortzitan %90 murriztu da fakturazioa.

Nafarroako Behatoki Turistikoak kalkulatu duenez, sektoreak 139,88 milioi euro jasotzeari utzi dio martxoa eta maiatza bitartean, turistak, nazionalak zein nazioartekoak, ez direlako Nafarroara joan COVID-19ren pandemia dela eta. Diru sarrera falta horrek, saltoki askorentzat fakturazioa %90 jaistea dakarrelako, "arriskuan jartzen du haren bideragarritasuna", Ekonomiaren Garapen eta Enpresa Sailak egindako inkesta baten arabera, eta horrek islatzen du parte hartzaileen %54k "ezin izango dutela bi hilabete baino gehiago iraun egoera ekonomikoak hobera egiten ez badu".

Gauzatu gabeko 139,88 milioi gastuetatik, 85,27 milioi turista nazionaletatik etorriko lirateke, eta beste 54,61 milioi nazioarteko turistetatik. Apirila, Aste Santua tarteko, hilabeterik kaltetuena izan da, 65,7 milioi euroko zenbatespenarekin, turistek gastatuko zuketena Covid-19ko pandemia izan ez balitz. Martxoan, erregistratu gabeko diru-sarrerak 28,16 milioi izan ziren, lehen hamabostaldian oraindik ere nolabaiteko jarduera turistikoa gertatu baitzen. Maiatzean, berriz, 46,02 milioi euroko gastua izan zen, Nafarroako Gobernuak ohar batean azaldu duenez.

Maiatzaren lehen hamabostaldian egin da inkesta, eta turismo-sektoreko 791 enpresak parte hartu dute, hala nola ostatuak, bidaia-agentziak, turismo aktiboko eta kulturaleko enpresak, kafetegiak, tabernak eta jatetxeak, jolas-jardueretako eta entretenimenduko enpresak. Hala ere, erantzun zutenen% 74 ostatuak dira, eta, zehazki, hamarretik lau landetxeak dira, eta, ondoren, apartamentuak (% 36), hotelak (% 13) eta aterpetxeak (%8). Gainera, kontuan hartu behar da parte-hartzaile gehienak (%80) landa eremuei dagozkiela. Inkestatuen %60rentzat, turismo-jarduera da diru-sarreren iturri nagusia.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!