Espetxeetako arintze planean sakontzeko eskatu diote gizarte erakundeek Barne Ministerioari

Euskalerria Irratia 2020ko mai. 29a, 15:04

Altsasuko Gurasoak, Etxerat, Salhaketa, Nafarroako Espetxe Pastoraltza eta Sare Herritarra daude agiriaren sinatzaileen artean.

Giza eskubideen defentsan diharduten hogeita bost gizarte erakundek baino gehiagok beste idatzi bat aurkeztu dute Espetxe Erakundeetako Idazkaritza Nagusian, "espetxean deseskalatzeko neurriak zabaltzeko eskatuz". Erakunde horien arabera, "kanpoan bezala, espetxe barruan ere fasez fase pasatzea beharrezkoa da; horretarako, beharrezkoa da deskonfinamendu plana zabaltzea eta sakontzea".

Ildo horretan, gogora ekarri dute maiatzaren 13an "nazioarteko hainbat erakundek, hala nola OMEk, OACDHk, UNAIDSek eta UNODDCk, adierazpen bateratu bat argitaratu zutela, eta berriro ere premiaz deitu zutela gobernuen arreta askatasunik gabeko pertsonek Covid-19rekiko duten zaurgarritasun handiagoaren inguruan". Erakundeek aitortzen duten bezala, "egia da Barne Ministerioak agindu bat argitaratu zuela, alarma-egoera deklaratu zenetik espetxe barruan hartutako murrizketak malgutzeko"; hala ere, ohartarazi dute "beharrezkoa dela oraindik ere birusa espetxeetan zabaltzeko arriskua murriztea, bai eta presoen eta haien senide eta hurbilekoen oinarrizko eskubideak gehiago errespetatzen dituzten neurriak hartzea ere", deseskalatze-fase honetan ere.

Zehazki, adierazi dute espetxeetako biztanleria murrizteari dagokionez beharrezkoa dela espetxetik ateratzeko neurriak ezartzea, "hirugarren graduei progresioak emanez eta baldintzapeko askatasunak sustatuz, hala badagokio, aurreratuta, egoera bereziki ahulean dauden pertsonentzat". Era berean, hirugarren graduak alarma-egoeran artikulatutako moduan mantentzea eskatzen dute, "erakutsi baitu gorabeherarik gabe bete daitekeela eta espetxeetako biztanleria murrizteko neurri eraginkorra dela, gaur egungo osasun-krisitik harago beharrezkoa dena".

Sinatzaileak

  1. Altsasu Gurasoak,
  2. Asociación Libre de Abogadas y Abogados,
  3. Asociación Libre de Abogadas y Abogados de Zaragoza,
  4. Asociación Pro Derechos Humanos de Andalucía (APDHA),
  5. Asociación Sare- VIH,
  6. Associació Catalana per a la Defensa dels Drets Humans,
  7. Ateneu Llibertari de Gràcia,
  8. Centre Irídia,
  9. Colectivo de Apoyo a Mujeres Presas en Aragón (C.A.M.P.A),
  10. Col·lectiu akelharre,
  11. Col·lectiu Ananke,
  12. Col·lectiu Rossinyol,
  13. Comision Legal Sol,
  14. Comissió de Defensa de Il·Iustre Col·legi de l´Advocacia de Barcelona (ICAB),
  15. Esculca,
  16. Etxerat,
  17. Familias de Presos en Catalunya,
  18. Grupo Derechos Civiles 15-M Zaragoza,
  19. Institut de Drets Humans de Catalunya,
  20. Observatorio del Sistema Penal y los Derechos Humanos de la Universidad de Barcelona,
  21. Oteando,
  22. Nafarroako Espetxe Pastoraltza,
  23. Red Jurídica,
  24. Salhaketa Araba,
  25. Salhaketa Bizkaia,
  26. Salhaketa Nafarroa,
  27. Sare Herritararra – Red ciudadana Sare.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!