Zahar etxeetako egoiliarren senideak zentroetara gerturatu ahal izango dira, haiekin hitzezko eta ikusizko kontaktua izateko

Euskalerria Irratia 2020ko mai. 26a, 09:47

Nafarroak datorren astetik aurrera baloratuko du egoitzetara bisitak egiteko aukera ematen duen.

Gizarte Eskubideetako Departamentuak baloratuko du egoitzetan dauden adinekoei senitartekoen bisitak baimentzea, ekainaren 1etik aurrera eta ezagutzen diren kutsatze berrien arabera.

Oraingoz, Mari Carmen Maeztu kontseilariak iragarri du aste honetan senitartekoek balkoiak eta lorategiak dituzten egoitzetara gerturatzeko aukera izango dutela, bertan bizi den pertsonarekin hitzezko eta ikusizko kontaktua egon dadin. Desgaitasuna duten pertsonen kasuan, atzodanik baimenduta dago, Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren (ISPLN) irizpide teknikoaren arabera, ikuskatutako etxebizitzetan, tutoretzapeko etxebizitzetan eta egoitza-zentroetan bizi diren desgaitasuna duten pertsonak bisitatzea. Egin ahal izango dira, baldin eta baieztatutako kobid-19 kasurik ez badago edo berrogeialdian bizi badira gaixotasun horren sintomak dituen edo diagnostikatuta dagoen pertsona batekin kontaktu estua izateagatik, eta aurretiko hitzorduaren sistema bat erabiliko da.

Adinekoen egoitzetara egindako bisiten kasuan, "salbuespenezko" kasuetan baimenduko dira, hala nola bizitzaren amaieran, egoiliarraren desoreka neurokognitiboaren arintzea edo pertsonaren egoera psikoafektiboaren narriadura larriko egoeretan, egoitzako teknikarien irizpidearen arabera. Halaber, sartzeko baimenik gabe, familiak bizitegi-ingurunera joatea proposatu ahal izango da, egoiliarrekin hitzezko eta ikusizko kontaktua ahalbidetzeko. Horretarako, urruntze-arauak bete beharko dira, eta aurrez hitzordua hartzeko sistema bat ezarriko da, pilaketak saihesteko.

Egoera epidemiologikoak datorren astetik aurrera izango duen bilakaeraren arabera, adinekoen zentroetan bisitak egiteko aukera aztertuko da, kutsatzeko arriskua gutxitzeko eta egoiliarren, familien eta zaintzaileen segurtasuna zaintzeko egokitzat jotzen diren baldintzak betez. Bisita guztiak adostutako prozedurari jarraituz eta arrisku-mailari egokitutako babes-ekipamenduekin egin ahal izango dira, bai familiek, bai egoiliarrek.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!