Elhuyarrek Maitane Alonso ikertzailearekin izandako solasaldia ikusgai

Euskalerria Irratia 2020ko mai. 8a, 11:00

Elhuyar Zientziak argitaratu du #NikEtxeanEsperimentuak egutegiaren barruan Maitane Alonso medikuntza ikasle eta ikertzaile gaztearekin egindako elkarrizketa. Datorren asteko erronkak ere zabaldu ditu.

Elhuyarrek #NikEtxeanEsperimentuak egitasmoa jarri zuen martxan duela aste batzuk, itxialdiko egunak arintzako helburuz, eta, halaber, zientziaren inguruko kontzeptuak modu dibertigarrian ikasteko.

Datorren asterako, honako erronka hauek proposatu ditu:

  • Astelehenerako, maiatzak 11, '3,2,1... Nire bihotza!' izenekoa, esfortzu fisikoa neurtzeko.
  • Astearterako, maiatzak 12, ‘Hegazkina’, motorrik gabeko hegazkina egin eta hegan egiteko.
  • Asteazkenerako, maiatzak 13, ‘Eguzki-sistema nire egongelan’, planeten eta distantzien eskala mantenduta etxean eguzki-sistema egiteko
  • Ostegunerako, maiatzak 14, ‘Misterioa argitu’, mezu sekretuak bidaltzeko.

Informazio gehiago eta erronketarako sarbidea Bizilabe webgunean kontsulta daiteke. Erronken emaitzak eta esperientziak sare sozialetan partekatzeko proposatu dute, #NikEtxeanEsperimentuak traolarekin. 

Horrez gain, ostiralero elkarrizketak partekatzen dituzte; gaurkoan Maitane Alonso medikuntza ikasle eta ikertzailearekin izandako solasaldia ikus daiteke. Zientzia Azokako parte hartzaile izatetik, bere asmakuntzarekin munduan zehar dabilen gazte sodupearra da; medikuntza ikasle gaztearen bizitzaz mintzatu da. Ikerketa da bere pasioa, eta, orain bizi dugun egoerarako aholkua ere eman du.

Datorren ostiralean, berriz, Naima El Bani Altuna ikertzailea elkarrizketatuko dute. Artikoan azken urteetako aldaketa klimatikoa ikertzen ari den geologo bilbotarra da; azken urteetako klima aldaketa aztertzen ari da, eta horrek gaur egun nola eragiten duen azalduko du. Ea zer esaten digun. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!