"Normaltasun berria" gizarte inklusiboagoa sortzeko aukera izan dadila eskatu du Cocemfek

Euskalerria Irratia 2020ko mai. 7a, 11:01

Cocemfe Nafarroak, desgaitasun fisiko eta organikoa duten pertsonen elkarteen federazioak, inklusioaren aldeko kanpaina bat abiatu du, ‘Eskubideen defentsa ez da gelditzen’ lelopean.

Cocemfe Nafarroak, desgaitasun fisiko eta organikoa duten pertsonen elkarteen federazioak, #InclusiónImparable (#InklusioGeldiezina) kanpaina martxan jarri du. Eskubideen defentsa ez da gelditzen lelopean, osasunerako eskubidea eta desgaitasun fisiko eta organikoa duten pertsonen babesa aldarrikatzen ditu, gehienak gaixotasun kronikoak dituztenak, bai eta "inoiz baino inklusiboagoa den normaltasun berri bat" ere.

"Koronabirusaren osasun krisiak uzten digun normaltasun berriak ezin du inor atzean utzi, eta gizarte bidezkoagoa eta inklusiboagoa eraikitzeko aukera berri bat da, desgaitasunen bat duten pertsonen parte hartzea baldintza berdinetan sustatzeko", nabarmendu dute ohar baten bidez.

Ildo horretantik, ohartarazi dute "egungo osasun egoerak krisi sozial eta ekonomiko handia eragingo du, eta horrek gogor zigortuki ditu ezintasunen bat duten pertsonak eta familiak, eta haien osasun fisikoa eta emozionala arriskuan jarriko du; eta euren osasun fisiko eta emozionala ez da aregehiago larriagotuko gizarte erakundeen lanaren ondorioz, premiarik larrienei erantzuten eta ondorio kaltegarrienak arintzen ari baitira". Hori dela eta, eskatu dute “benetan bete dadila” Desgaitasun fisiko eta organikoa edo patologia kronikoak dituzten pertsonen osasuna eta segurtasuna bermatzeko konbentzioa, "baita egungoa bezalako larrialdi egoeretan ere".

Horretarako, babesa eskatu dute, "behar dituzten sendagai edo osasun produktu guztietarako sarbidea bermatuz, baita zentro soziosanitarioetan norbera babesteko ekipamenduetarako eta COVID-19ko test azkarretarako sarbidea ere". Era berean, desgaitasunen bat duten pertsonek berreraikitze sozial eta ekonomikorako planetan parte hartzea eskatu diote Nafarroako Gobernuari, ordezkatzen dituzten elkarteen bitartez.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!