Nafarroan 6.583 enplegu espediente erregistratu dira eta 56.364 lagileri eragin diete

Euskalerria Irratia 2020ko mai. 6a, 17:43

Aierdik abalen lerroa 125 milioira zabaltzea proposatu du eta autonomoentzako laguntzak maiatzaren 25etik aurrera eskatu ahal izatea aurreikusi du.

Nafarroak enplegua erregulatzeko 6.583 espediente erregistratu ditu asteazkenera arte COVID-19ren krisia hasi zenetik. Espediente horiek 56.364 langileri eragiten diete, horietatik 33.461 gizonei eta 22.903 emakumeri.

Hori adierazi du Manu Aierdi Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariak Parlamentuko batzorde batean, bere departamentuak COVID-19ren pandemiaren harira egindako kudeaketaren berri emateko, Navarra Sumak eta EH Bilduk eskatuta.

Sailburuak emandako datuen arabera, aurkeztutako espediente guztietatik, 6.069 ezinbesteko kasuagatik izan dira (%92), eta 514 arrazoi produktiboengatik, teknikoengatik eta ekonomikoengatik (%8). Ildo horretan, Aierdik zehaztu du enplegu espedienteen kopurua (6.583) duela 15 egun baino 12 txikiagoa dela, baina apirilaren 18tik 301 espediente gehiago sartu direla, eta alde hori "espedienteren bat araztuz joan delako" izan dela.

Halaber, sailburuak zehaztu duenez, 52.514 langilek,%93,17k, etete espedienteak izan dituzte; 3.795ek, murrizketa espedienteak, eta 55ek, azkentze espedienteak. Sektoreka, zerbitzuak espedienteen %83,7 dira eta eraikuntza %10,6.

Tramitazioari dagokionez, ezinbesteko espedienteen %92,5 administrazioaren isiltasunez baimendu direla azaldu du, eta "geroago %79ko ebazpen espresua eman dugu". "Espedienteak sisteman lehenbailehen sartzea erabaki genuen, espediente-zenbakia izan zezaten, Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikora (SEPE) joateko gakoa. Horrela, gehiengo handi bat administrazioaren isiltasunez onartu da eta gero konpontzen ari gara ", azaldu du.

Autonomoentzako eta abalentzako laguntzak

Agerraldian, Manu Aierdik "eusteko" lehen fase honetan hartutako ekimenak ere errepasatu ditu, eta, zehazki, autonomoentzako laguntzen inguruan, oinarri arautzaileak maiatzaren 18ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean (Bon) argitaratu ahal izateko lanean ari direla aurreratu du. Horrela, eskabideak argitaratu eta 7 egunera has daitezke aurkezten, hau da, maiatzaren 25ean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!