Nafarroako Gobernuak bilatzaile bat sortu du COVID-19aren krisiari aurre egiteko gizarte laguntza guztiekin

Euskalerria Irratia 2020ko api. 30a, 12:13

Mari Carmen Maeztu, Eskubide Sozialen kontseilaria, Internet bidezko agerraldi batean. (Argazkia: Nafarroako Gobernua).

Errealitate Sozialaren Behatokiaren webgune berrituak tresna bat eskaintzen du langabeziaren, diru sarreren murrizketaren, etxebizitzaren edo oinarrizko behar eta horniduren arloko laguntzak eta prestazioak ezagutzeko.

Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialen Departamentuak bilatzaile bat jarri du martxan Errealitate Sozialaren Behatokiaren bitartez, COVID-19ren krisiari aurre egiteko Nafarroan abian jarritako laguntza eta prestazio sozialak kontsultatzeko.

Laguntza bilatzaile honek Espainiako Gobernuak eta Nafarroako Gobernuak pandemiaren ondorio sozialei aurre egiteko gizarte zerbitzuen, enpleguaren eta etxebizitzaren alorretik onartu dituzten prestazio eta arau aldaketak batzen ditu. Aplikazio hori Behatokiaren webgunean dago. Bilatzailea aldian-aldian eguneratuko da, eta pixkanaka sartuko dira foru zein estatu mailan onartzen diren laguntza berriak.

Aplikazioak aukera ematen du langabeziaren, diru-sarreren murrizketaren, etxebizitzaren edo oinarrizko premia eta horniduren arloetan aktibatu diren laguntza, prestazio edo moratorio guztiak aurkitzeko. Gainera, hainbat bilaketa-iragazkiren bidez edo testu librean kontsultak egiteko aukera ematen du. Bere intereseko laguntza aurkitu ondoren, erabiltzaileak horietako bakoitzaren ezaugarri espezifikoei buruzko informazioa bistaratu, inprimatu edo esportatu dezake.

Webgunea informatiboa da soilik. Laguntzak eskatu eta izapidetzea, bai eta betekizunei, epeei edo baldintzei buruzko informazio gehigarria eskatzea ere, horietako bakoitzaren organo kudeatzaileek abian jarritako kanalen bidez egin behar da.

Errealitate Sozialaren Behatokiaren webgunea berritzea
Webguneak honako eduki hauek ditu orain:

  • Gizarte Zerbitzuen, Enpleguaren, Etxebizitzaren eta Demografiaren arloko datu-banku eta adierazle bat, mapa, grafiko eta taulen bidezko bistaratze grafikoarekin. Adierazleak gaitzen dira erabiltzaile bakoitzak interesatzen zaion informazioa atera dezan, datuen konparazioa, bilakaera-grafikoak…
  • Errealitate Sozialaren Behatokiak sortutako azterlanak eta ikerketak, honako arlo hauek barne hartzen dituztenak: enplegua, mendekotasuna, desgaitasuna, desberdintasuna eta gizarteratzea, haurrak eta familia, immigrazioa, adinekoak eta etxebizitza.
  • Hemeroteka bat Errealitate Sozialaren Behatokiaren albisteekin.
  • Dokumentazio zentro bat, Gizarte Eskubideen liburutegi birtual bat, 240.000 erreferentzia inguru dituena, gehienak testu osoan eskuragarri.
  • Agenda. Bertan, aurreikusitako jardunaldi, tailer eta ekitaldiei (aldez aurretik izena emateko aukerarekin) eta Behatokiak azken urteetan egindakoei buruzko informazioa azaltzen da.
  • NavarLan, enplegu-aukerei eta profesionalen eskaintzaren proiekzioei buruzko informazioarekin eta eskaintzaren eta eskariaren arteko balizko desorekekin 2030era arte.
  • Lau hilean behingo Joerak Buletina, Gizarte Eskubideen Sailaren gaiak jorratzen dituena.

Azkenik, beste funtzio bat dago, herritarrek, webgune horren bidez, zuzenean Behatokiari eskatu ahal izateko Nafarroako eskubide sozialekin lotutako datuei buruzko orrian aurkitzen ez duten informazioa.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!