“Nafarroa arrazismoaren aurka” , tolerantzia eta kulturen arteko taldeko bizikidetzaren aldeko manifestua

Euskalerria Irratia 2020ko mar. 13a, 13:17
Ezkerretik eskuinera Beatriz Villahizan, SOS Arrazakeriakoa;, Migrazio Politiketako zuzendari nagusi Patricia Ruiz de Irizar ; Idoya Oneka, CEAR taldekoa, eta Silvia Garcia, Ijito Idazkarien Elkartekoa.

Arlo horretako elkarte nagusiek eta Migrazio Politiketako Zuzendaritza Orokorrak gaur aurkeztutako testua adotsu dute.

Nafarroan arrazismoaren eta xenofobiaren aurka lan egiten duten sei elkarte esanguratsuenek Foru Gobernuarekin, Migrazio Politiketarako Zuzendaritza Orokorraren bitartez, “Nafarroa arrazismoaren kontra” manifestua adostu dute. Adierazpena gaur aurkeztu da martxoaren 21ean izanen den Arraza-bereizkeria ezabatzeko nazioarteko egunaren baitan egingo diren ekintzen baitan. Testuan tolerantziaren printzipio etiko unibertsalean oinarritutako elkarbizitza defendatzen da, hau da, “gure munduaren aniztasuna errespetatu, onartu eta aintzat hartzea”, eta “pertsonaren balioa, duintasuna eta eskubideak gailentzea”.

Adierazpena gaur aurkeztu dute prentsaurrekoan, eta bertan izan dira honako elkarte hauetako kideak: CEAR (Errefuxiatuei Laguntzeko Espainiako Batzordea), Nafarroako Gurutze Gorria, Ijitoen Idazkaritza Fundazioa, Gaz Kalo Elkartea, REDES (Garapen Solidariorako Erakundeen Sarea) eta SOS Arrazakeria, Migrazio Politiketako zuzendari nagusia den Patricia Ruiz de Irizarrekin batera.

Prentsaurrekoan zehar, taldeek eta Nafarroako Gobernuak berak beren ekimenak ere aurkeztu dituzte martxoaren 21ari begira. Ekitaldi publikoak murriztu egingo dira koronabirusa ez hedatze aldera.

Adostutako manifestua

Adierazpenarekiko adostasuna agertu dute sinatzaile guztiek, eta beste edozein taldek sartzeko aukerak irekita jarraitzen du. Bertan, “arrazakeria eta xenofobia erabat baztertzen dituen komunitatea lortzeko gogoa” adierazi da, elkarteek eta Foru Gobernuak berak helburu horretarako egunero egiten duten lana azpimarratzearekin batera.

Esperientzia kontuan hartuta, sinatzaileek ondorengoa ziurtatu dute: “Nafarroako gizartearen zati handi bat jarrera arrazisten eta xenofoboen eta jatorri, kultura edo talde etniko batekoa izateagatik pertsonak diskriminatzearen aurka dago”. Aldiz, “kezkatuta daude” “gorrotoaren diskurtsoa” eta “arrazismoa jasaten duten eta/edo atzerritarren beldurra” sustatzen dutenak gehitzen ari direlako.

Horren aurrean, talde sinatzaileek esan dute “ezagutzea elkarrekin bizitzea dela”; beraz, “hezkuntzaren eta informazioaren indarra erabili behar dira sentsibilizatzeko eta bizikidetzarako erreminta gisa”. Sentsibilizatzea eta informazioa ematea “herritartasun inklusiboagoa eta arrazakeriaren eta xenofobiaren aurkako konpromisoa duena lortzeko” bideak direla gehitu dute.

Tolerantziaren printzipio etikoarekin jokatzeak esan nahi du “gauza guztien gainetik ezarri behar direla Giza Eskubideekiko errespetua eta edonork edozein lekutan bakean eta duintasunez bizitzeko duen eskubidea errespetatzea eta defendatzea”. Halaber, honela azpimarratu dute: “bizikidetzaren eta aniztasunaren balio intrintsekoa, kultura arteko bizikidetzak ematen digun aberastasunean eta gizarte batek erakusten duen heldutasunean, arrazismoa eta xenofobia erabat desagerrarazten dituenean”.

Erakunde sinatzaileek eta Nafarroako Gobernuak ondorengo itxaropena berretsi dute: “Nafarroa tolerantea eraikitzea eta horretaz harro egotea; Nafarroa inklusiboa eraikitzea, pertsona guztiak bizikide izanik, azalaren kolorea edo jatorria edozein izanda ere”; eta “mundura irekitako Nafarroa eraikitzea, guztiok eskubideetan berdinak izanik eta komunitateko bizi-proiektuaren ezinbesteko zati izanik”.

Ideia horrekiko konpromisoa hartuta, “batasunetik eta urteko 365 egunetan, arrazakeriaren kontra” lan egitearen aldeko apustua egiten dute, “konfiantzarekin, batuta eta errespetua eta bihotz-zabaltasuna bezalako balioak” erabilita aurre eginaz.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!