2014ra arteko tortura kasuak ikertzeko egitasmoa sustatuko du parlamentuak

Euskalerria Irratia 2020ko mar. 10a, 19:04
Oihan Ataun, Marilo Gorostiaga eta Iker Araguas, Nafarroako Torturatuen Sareko kideak eta Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko Lehendakaria
1960 eta 2014 artean Nafarroan salatutako tortura kasuei buruzko ikerketa egiteko konpromisoa agertu du Nafarroako Parlamentuko buruak.

Otsailaren 13an, prentsaurreko baten bidez, Nafarroako instituzio gorenetara zuzendu zen Nafarroako Torturatuen Sarea torturaren inguruko ikerketa zientifikoa, profesionala eta independentea egin dezatela irmo eta ozen exijitzeko. Gutun bidez, bilera ofizial bat eskatu eta eskakizun bana luzatuko zien Maria Txibite eta Unai Hualderi. Baiezkoa eman zuen parlamentuko buruak, eta gaur bildu dira.  

Sareak bi eskakizun nagusi egin dizkio. Kontuan har ditzan Nafarroako Gobernuak Kriminologiaren Euskal Institutuari enkargaturiko 1960-1978 urte bitarteko Nafarroako foru komunitateko tortura eta tratu txarren ikerketa proiektuan agertzen diren ondorio eta gomendioak. Eta 1960-2014 epea hartuko duen proiektu garatuago bati bultzada emateko konpromezua har dezan.

 "Nafarroako instituzioek zor bat dute milatik gorako torturatuekin, haien senideekin, haien lagunekin.  Egia, aitortza eta erreparazioa behar dira. Jendarteari, hurrengo belaunaldiei, gertatu dena argitzea zor diegu. Hori baita tortura desagerrarazteko modurik eraginkorrena. Inork, inoiz gehiago guk pairatu duguna jasan behar ez izateko", adierazi dute. Konpromiso eta erabaki politikoen garaia dela iritzi diote.

Plataformak azaldu duenez, 1960tik 2014ra bitarteko tortura kasuak argitzeko ikerketa proiektu garatuago bati bultzada emateko konpromezua agertu die Unai Hualdek. Maria Txibiterekin bilera egiten lagunduko diela adierazi die, eta ekainean, parlamentuan lan-Nafarroako Torturatuen Sarearekin saioa burutzeko lan egitenen duela. 1960-2014 epean egondako tutura kasu guztiak argitzeko beharraren adierazpen instituzionala bultzatuko du parlamentuan.

 

 

 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!