Zahartzea, immigrazio baxua eta lan eskasia, despopulatzearen arrazoi nagusiak

Euskalerria Irratia 2020ko ots. 27a, 14:20

Gizarte Eskubideen departamentuak Joerak izeneko hamargarren buletina aurkeztu du: ‘Nafarroako lurralde desberdintasunak. 2019ko erronkak eta proposamenak’.

Zahartze indize altuagoak, etorkin gutxiago eta jarduera tasa txikiagoak izateak eragin zuzena du Nafarroako Pirinioetako, Zangozako eta Ameskoako eremuetako despopulazio prozesuan. Datu horiek Gizarte Eskubideen Saileko Errealitate Sozialaren Behatokiak 2020ko otsailari dagokionez argitaratutako hamaikagarren 'Joerak' buletinean jasotzen dira.

Populazioaren bilakaeraren arazoa ia lurralde osoan banatzen da, baina larriagoak dira hiru eremutan: Pirinioetan, Zangozan eta Ega Montejurran. Hiru eskualde horietan kausa ugari daude. Arrazoien artean bereziki aipagarria da enplegu falta. Logikoki, jarduera ekonomiko urria duen eskualde bat ez da erakargarria adin aktiboan dagoen populazioarentzat, biztanle gazteak galtzen ditu zahartzearen eraginez eta, era berean, ez du migrazio prozesurik erakartzen garapen ekonomiko handiagoa duten beste eremu batzuetan bezala.

Azkenik, desberdintasun demografiko eta laboral horiei beste desberdintasun sozial batzuk gehitzen zaizkie, lurralde-ikuspegitik ere oso garrantzitsuak direnak.

Desberdintasun demografikoak

Azterketaren arabera, despopulatzearen fenomenoak agenda publikoan protagonismo berezia hartu duen arren, modu hertsian ez dago despopulazio arazo larririk Nafarroan. Oro har, gora egiten ari da biztanle kopurua, baina badira eremu ahulagoak ere. Batzuk populazioaren atzerakada nabarmenean daude, Pirinioak eta Ameskoak kasu. Europar Batasunak kilometro koadroko 12,5 biztanleko dentsitatean kokatzen du despopulatzeko arriskua. Oso azpitik dauden bi eskualde daude: Pirinioak (4,1) eta Pirinioaurrea (7,7), eta arrisku atalase horretara hurbiltzen diren beste batzuk: Arga Valles (19,9), Larraun (18,8) eta Zangoza (14,3).

Zahartzea da Nafarroan proiekzio demografikoak duen erronkarik handiena. Jaiotza-tasaren beherakada jarraituak eta hilkortasunaren murrizketa handiak bizi itxaropenaren gorakada handia ekarri dute Nafarroan, 84 urtekoa.

Biztanleen dentsitate txikiena eta biztanleriaren zahartze handiena duten eskualdeak dira zahartzaroko mendekotasunak gehien eragiten dienak, Nafarroako batez bestekoaren oso gainetik baitaude indizeak. Era berean, intentsitate handiagoz bizi dituzte populazioaren maskulinizazioaren gisako prozesuak, batez ere landa-eremuetan. Gainera, immigrazio sarbide txikiena duten eskualdeak dira.

Lan-desberdintasunak

Adin aktiboan dauden biztanleen kopurua nabarmen murriztu da. Fenomeno hori bereziki areagotzen da Pirinioetan, horien jarduera-tasa ez baita %50era iristen.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!