Indurainek eta Santosek Iruñeko espetxeko arreta medikoari buruzko azalpenak ematea aztertuko dute gaur Mahai eta Eledunen Batzarrean

Euskalerria Irratia 2020ko ots. 10a, 07:53
Mahai eta Eledunen Batzarra, artxiboko irudi batean

Iruñeko espetxeko arreta medikoa aztergai izanen da gaur, Nafarroako Parlamentuko Mahai eta Eledunen Batzarrean. Zehazki, bi kontseilarik horren inguruko agerraldiak egiteko aukera aztertuko dute: Santos Indurain Osasun kontseilariaketa Eduardo Santos Migrazio Politiken eta Justiziaren kontseilariak, hain zuzen ere. Xedea, Iruñeko espetxeko osasun-arretaren egoera, hartutako neurriak eta espetxe-osasunaren onarpenari buruzko aurreikuspena azal ditzatela.

Navarra Sumak, gainera, Jose Mari Aierdi Lurralde Kohesio kontseilariaren eta Javier Remirez Presidentetza, Berdintasun, Funtzio Publiko eta Barne kontseilariaren agerraldia eskatu du, N-121-A errepidean segurtasuna hobetzeko hartutako neurrien berri eman dezaten. Era berean, Nafarroako Gobernuari errepide hori Belate-Bidasoa autobia bihurtzeko eskatu dio koalizioak.

Navarra Sumak, halaber, Remirezek Foruzaingoaren eta Suhiltzaileen zerbitzuei buruz egindako diagnostikoen berri ematea nahi du; EH Bilduk, berriz, kontseilariak Espainiako Gobernuarekin izandako "desadostasunak eta lortutako akordioa" azaltzea proposatu du, parte-hartze demokratikoari buruzko Foru Legearen harira. Halaber, Itziar Gómez Landa Garapen eta Ingurumen sailburuaren, Klima Aldaketari eta Trantsizio Energetikoari buruzko foru legearen aurreproiektuaren ildo nagusiak azaltzeko, eta Rebeca Esnaola Kultura eta Kirol sailburuaren agerraldiak eskatzea aztertuko da, Kultura Eskubideen Legearen garapenean eta aplikazioan gaur egun dagoen egoerari buruzko informazioa eman dezaten.

Bestalde, honako hauekin lan saioak egitea aurreikusten da: erizaintzako Teknikarien Sindikatuarekin (SAE), Minbiziaren Aurkako Espainiako Elkartearekin (AECC), Munduko Medikuak eta Medicus Mundi elkarteekin; Nafarroako Txile Etxearekin, herrialdeko egungo egoera azal dezan; eta Fiteroko Udalarekin, NA 6900 sarbidean hobekuntzak egiteko beharrari buruzko informazioa eman dezan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!