Nafarroako Gobernuak gaurko bileran erabaki du Landa Garapeko eta Ingurumeneko Departamentuari ematea Klima Aldaketaren eta Energia Trantsizioko Foru Legearen aurreproiektua idazteko ardura, Nafarroako Foru Erkidegoak urte honetan bertan goragoko mailako berezko araudia edukitzeko, testuak dioen bezala “larrialdi klimatikoaren deklarazioari eta gizartearen eskaerari erantzun egokia emateko”.
Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuaren laguntza izango du legea erredaktatzeko. Lehenbiziko Departamentuaren aldetik, Ekonomia Zirkularra eta Klima Aldaketako Zerbitzuak izapidetuko du proiektu arauemaile berria, bigarren Departamentuko Energia Trantsizioko Zerbitzuaren laguntzarekin. Bi departamentuetako idazkaritza nagusi teknikoko abokatuen laguntza ere jasoko dute.
Ekimen legegilea Foru Gobernuak abenduaren 27an onartutako 2020ko Urteko Plan Arauemailean jasota geratu zen.
Gobernuko bilkura osteko prentsaurrekoan, Itziar Gomez, Landa Garapen eta Ingurumeneko kontseilariak zehaztu duenez, “larrialdi klimatikoa, jada foru Exekutiboak irailean onartutako adierazpen instituzionalean jaso zen moduan, konpromiso, exigentzia eta anbizio altuagua izatea eskatzen du, eta gainera lege berriak Gobernuko departamentu guztiak hartu behar ditu beregain eta baita tokiko entitateak arauaren azken aurreikuspenetan”. Hori da akordio honen helburua, zeinaren bitartez lan egingo dugun aurten bertan aurreproiektua amaitua izateko”.
Gomez kontseilariak gainera honakoa nabarmendu du: “Parlamentuan aurkeztuko dugun testuak gogotsua izan behar du larrialdi adierazpena eta gizarte eskaerari gai horretan dagokion moduan erantzuteko, administrazio publikoen, enpresa pribatuen zein orokorrean gizartearen partekatutako konpromisoa sustatuz”.
Eragina osasun, gizarte, ekonomia eta ingurumen arloan
Testuan jasotzen denez, “gaur egun jada frogatuta dago aldaketa klimatikoak ingurumenean, ekonomian, osasunean zein gizartean eraginak dituela. Horregatik beharrezkoa da konpromisoa hartzea, klima aldaketari aurre egiteko, eragiten dituen kalteak arindu eta eredu energetiko berri baterantz trantsizioa egiteko: karbono gutxiko ekonomian oinarritua, eraginkorragoak diren bitartekoak erabiliz eta energia fosilen aldaketa progresiboa eginez energia berriztagarrietara heltzeko. Guzti hori energiaren erangikortasun eta aurrezte neurriekin bateratu behar da txirotasun energetikoari aurre egiteko ekintzak ere garatuz”.
Trantsizio testuinguru horretan biltzen dira arintze politika batzuk, zeinak negutegi efektuko gasen isuria gutxitu eta karbono dioxidoren hustubidearen ahalmena gehituz, eta bestalde, moldatze politikak garatuz, zeinak klima aldaketak ingurumenean, gizarte sisteman, ekonomian, osasunean, azpiegituretan zein ekipamentuetan eragiten dituen kalteak gutxitzeko.
Karbonoan baxua den foru ekonomiaren sustapena
Eta, aldi berean, neurriak proposatu behar dituela berotze globalaren kontra borroka egiteko, Nafarroan, klima-aldaketaren alorrean lurralde-estrategian aurreikusitakoaren lerrotik (Nafarroako Klima Aldaketaren Ibilbide Orria – KLINA). Horrez gain, karbonoan baxua den ekonomia forala sustatzea aurreikusi da, baliabide fosilen ustiapenean eraginkorragoa delako eta pixkanaka-pixkanaka energia-iturri berriztagarriek ordezkatuko dituztelako.
Klima-aldaketaren eta energia-trantsiziorako proposamen legegile hau larrialdi klimatikoaren aurrean Nafarroako Gobernuak irailean onartutako Adierazpen Instituzionalean aurkeztu zen.
Inplikatutako bi departamentuak eta Nasunvinsa sozietate publikoa 2018ko udan hasi ziren lege-bilduma berriaren oinarriak lantzen, eta kontsulta publikoko izapideak ere barne hartu zituzten. Ildo horretatik, eta enpresa, gizarte-erakunde eta Gobernuko Departamentu desberdinek bat eginik, lehenbiziko laneko-agiria idatzi dute, eta Nafarroako Gobernuko abokatu eta teknikarien eskuetan dago orain.