Antonio Amaya: “Bizkaik partidetarako dirua lapurtu zuen eta orain kaka barreiatzen saiatzen ari da”

Euskalerria Irratia 2020ko urt. 23a, 13:36

Betiseko jokalarien lekukotzarekin bukatu da auziperatutakoen parte hartzea Osasuna auziko epaiketan. Hiruek ukatu egin dute Osasunaren aldetik  dirurik jaso zutenik, Jordi Figuerasek eta Xabier Torresek Angel Bizkai ez zutela ezagutzen ere esan dute, Amayak aldiz aitortu du gerente ohiarekin bildu zela Betis – Valladolid partida ordaintzeko. Ez zuten akordioa lortu ordea.

Antonio Amaya, Betiseko jokalari ohia izan da gehien hitz egin duena. Leporatzen zaizkion partiden salerosketak ukatu ditu, partidetan galtzeagatik dirurik ez duela jaso azaldu du, "Ez dago munduan dirurik nere ohorea ordaintzeko" esan du. Hala ere, aitortu du, Angel Bizkai, Osasunako gerentearekin bildu zela, Valladoliden kontrako partida irabazteagatik prima bat adosteko. "Bizkaik ez zuen bere hitza bete, diruarekin geratu zen eta orain kaka barreiatzen saiatu da".

Bere bi taldekide ohiek ere ukatu egin dute leporatzen zaien guztia, ez dute Osasunako kiderik ezagutzen eta ez zuten dirurik jaso. Gainera, hiru jokalariek, ez zuten epaiketagai diren partidarik jokatu, min hartuta eta zigortuta baitziren momentu horretan.

Betiseko jokalarien hitzartzearen ostean, esandakoak, leporatutakoak eta aitortutakoak frogatzeko ordua da. Astelehenetik aurrera frogak eta lekukoak pasako dira ia hilabetez epaileen aurretik. Gakoa, frogatzea benetan partidak adostu ote ziren edo ez eta bestela, ustez helburu horretarako Osasunarenn kontuetatik ateratako ia 2.4milioiak nora joan ziren jakitea.

Hirugarren talde bat, bere partidak irabazteagatik ordaintzea, saritzea, legezkoa den ala ez erabaki beharko du epaileak, kode penalaren 286.artikuloari helduta. Zail izanen du argudiatzea, beraz litekeena da, zigorrrak,eskatutakoa baino baxuagoak izatea amaieran, baita zigorrik ez izatea ere.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!