Kolon eta ondesteko minbizia goiz detektatzeko programaren 4. txanda hasi da

Euskalerria Irratia 2020ko urt. 17a, 09:53

Heldu diren bi urteetan, 50 eta 69 urte bitarteko 167.000 gizon-emakume izanen dira gonbidatuak proba egitera. Atariko emaitzen arabera, 3. txandan lortutako erantzuna %75etik gorakoa izan zen, hau da, Espainiako parte-hartzerik handiena. Emakumeena gizonena baino 4-5 puntu handiagoa izan zen.

Aste honetan igorri dira –postako gutun bidez- kolon eta ondesteko minbizia detektatzeko programaren lehen gonbidapenak, 4. txandari dagozkionak; 2020 eta 2021 urteen artean beteko da txanda hori. Hain zuzen ere, urtarril-otsailean zehar programan parte hartzeko gonbidapena jasoko dute Donibane, Tafalla eta Tuterako Mendebaldea, Estella-Lizarra, Milagrosa eta Ermitagaña oinarrizko osasun-zonaldeetan bizi direnek edo haietan izena emanda daudenek. Nafarroa osoko egutegia programaren webgunean (https://www.navarra.es/home_es/especial/CancerColon/) kontsulta daiteke. Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Detekzio Goiztiarreko atala arduratzen da programa koordinatzeaz.

Aurreko txandetan bezala, erkidegoan bizi diren 50 eta 69 urte bitarteko pertsona guztiei zuzenduko zaie gonbidapena. Oraingo honetan, eta eskura dagoen informazioaren arabera, 1950eko urtarrilaren 1etik 1971ko abenduaren 31ra bitartean jaiotako 192.813 pertsonari. Horietatik, 97.031 gizonezkoak dira, eta 95.783 emakumezkoak. 21.208 pertsona lehenbiziko aldiz sartuko dira programan, horretarako behar den adinera iritsirik.

hiru txanden emaitzek adierazten dute programak oso inpaktu ona izan dezakeela. Nabarmentzekoa da izandako parte-hartze handia, une honetan Espainiako altuena, aurreikusitako xedetik oso gora. Datuen arabera, bigarren txandako parte-hartzea %72koa izan zen, baina ustea da hirugarrenean (oso atariko datuekin, hainbat zonaldetan osatzeke) %75eko portzentajea gaindituko dela, emakumeen parte-hartzea gizonena baino 4-5 puntu handiagoa izanik.

inbaditzaile gehienak fase goiztiarretan diagnostikatzen dira (%50 I fasean eta %65 I edo IIan), eta horri esker askoz tratamendu leunagoak erabil daitezke detekzioa, behin sintomak agerturik, fase aurreratuagoan egin balitz baino. Horren ondorioz, gaixotutako pertsonen bizi-kalitatea nabarmen hobetzen da. Halaber, programari esker, tumore gaizto inbaditzaile bihurtzeko arrisku handia izanen luketen polipoak atzematen eta erauzten ahal izanen dira. Hori maiz gertatzen da emaitza positiboko testa egin duten pertsonen kasuan.

at geratuko dira aurretiaz kolon-ondesteko minbizia diagnostikatu zaien edo aitzineko bortz urteetan kolonoskopia egin zaien pertsonak, eta gonbidapenaren unean probarekin bateraezina den gaitz larriren bat dutenak, aldi baterako bada ere.

Une honetan 25.710 pertsonak betetzen dute irizpide horietakoren bat

Gainerako 167.103 pertsonek, bi urteetan egindako eguneratzeak alde batera utzirik, gonbidapena jasoko dute, eta harekin batera, gorozkietan ezkutatutako odolaren testa egiteko beharrezkoa den materiala.

Laginak jasotzea osasun-zentroetan edo NOPLOIn

Parte-hartzaileek beren osasun-zentroetan edo NOPLOIn berariaz jarritako kutxetan utzi beharko dituzte laginak; handik NALBra igorriko dira, prozesatzeko eta aztertzeko. Emaitza negatiboa duten parte-hartzaileek gutun bat jasoko dute, horren berri eman eta bi urte ondoren berriz gonbidatuko dituztela oroitarazteko.

positiboa duten guztiei, hots, gorozkietan odola detektatu zaienei, telefonoz deituko zaie emaitza jakinarazteko, eta beren lehen mailako arretako medikuarekin hitzordu bat eskaintzeko, diagnostiko-prozesua egiten jarraitze aldera. Osasun-zentroan emaitza jakinaraziko zaie, kolonoskopia egiteko aukera eskainiko zaie, beharrezkoak diren anestesiaren aurreko probak eginen zaizkie, eta kolonoskopiarako prest izateko azalpenak emanen zaizkie. Ezkutuko odolaren proban emaitza positiboa izan dutenei kolonoskopia egiten zaie sedazio eta guzti, ospitalean geratu beharrik gabe. Nafarroako hiru ospitale publikoetan egiten da: Ospitale Gunea, Tuterako Reina Sofía Ospitalea eta Estella-Lizarrako García Orcoyen Ospitalea.

Tumore inbaditzailea diagnostikatzen zaien pertsonei Onkologia Zerbituzuak eginen die segimendua. “Arrisku Handiko Adenomak” atzemanez gero, segimendua Aparatu Digestiboko Zerbitzuak eginen du.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!