Eskuratuko al du Nafarroak trafikoa zaintzeko eskumena? Halaxe agindu dio Pedro Sanchez, Espainiako presidentegaiak Eusko Alderdi Jeltzaleari. 6 hilabeteetan, foruzaingoak hartuko du Nafarroako trafikoa kudeatu eta segurtasuna zaintzeko eskumena. Horrela sinatu du, inbestidura saioan jeltzaleen babesa jasotzeko. Berez ez da kontzezio bat, ez da Madrilek Nafarroari oparitzen dion ezer ez, Foru Hobekuntzan jadanik azaltzen den eskumena baita trafikoarena. Eusko Autonomi Erkidegoan ertzaintzak eta Catalunyan Mosso de escuadrek jadanik eta aspaldidanik arduratzen dira trafikoaren segurtasunaz, hau da istripuak, kontrolak, radarrak kudeatu… Nafarroan ordea, Foruzainek, Guardia Zibilarekin partekatzen dute lan hau.
Atzo madrilen sinatutakoaren arabera, foruzaingoak, esklusiban kudeatuko luke trafikoa nafarroan. Gaur egun 200 foruzain daude trafiko lanetan eta beste hainbeste gaurdia zibil lan berdinerako. Horrek suposatuko luke, Foruzaingoak bere lantaldea handitu beharko lukeela, eskumena bere gain hartzeko.
Pedro Sanchezek 6 hilabeteko epea eman dio bere buruari, eskumen hau Nafarrorara pasatzeko, eta ikusi beharko da, benetan betezen den edo ez agindutakoa. Ez da doako zalantza edo kritika merkea. Trafikoaren eskumena beti eta historikoki izan baita Madril eta Nafarroaren arteko negoziaketen mahai gainean, bainan azkenean Espainiako Guardia Zibilak irabazi egin du beti liskarra. Eta ez da gainera eztabaida berria.
1928an ezarrri zen Errepide Taldea, egungo foruzaingoaren aurrekaria, Nafarroan, estatu kolpe frankistaren ostean bertan behera geratu zena. Garaiko diputazioaren kexei erantzunez, gerra bukatuta eskumena Nafarroara itzuli zen baina ez zuen asko iraun. 1962an Frankoren ministroa zen Camilo Alonso Vega, militarra bera, Guardia Zibila ezarri zuen modu prioritarioan gure errepidean.
Behin frankismoa bukatuta eta Foru Hobekuntza onartuta, eztabaida guztietan izan den puntua da trafiko eskumenena. Gutxinaka gutxinaka lana hartzen hasi dira foruzainak baina beti ere, Guardia Zibilarekin partekatuz. 2000. Urtean Miguel Sanzek Aznar presidentearekin adostu egin zuen trafikoa Foruzainen lana izatea esklusiban, baina PP ko buruzagiak ez zuen bere hitza bete. 2009an berriz ere Sanz presidentea zelarik, garaiko ministro sozialista zen Manuel Chavesekin saiatu zen, PSOEkoak onartu zuen eskumena pasa egin behar zela baina ez zuen inoiz pausorik eman halakorik egiteko. Azken saiakera, Uxue Barkos presidenteak egin zuen, 2018ko urrian konpromezua lortu zuen Madrilgo gobernuaren aldetik, baina Sanchezen presidentziaren ezegonkortasunak ekidin zuen operazioa. Orain, berriz ere azaldu da gaia mahai gainean, EAJ-k proposatuta inbestiduran Pedro Sanchezen aldeko bozka ematearen truke. Konpromezua, hortxe dago, 6 hilabeteko epearekin.