Adingabe migratzaileak hartzeko koordinazio protokoloa sinatu du Nafarroak

Euskalerria Irratia 2019ko abe. 24a, 07:46
Eduardo Santos kontseilaria harrera-protokoloa sinatzen. (Nafarroako Gobernua)

Agiriak zehazten du Nafarroako Gobernuaren, Gobernu Ordezkaritzaren, Iruñeko Udalaren, Fiskaltzaren eta polizia gorputzen papera harreran, baita eman beharreko urratsak eta epeak ere

Nafarroako Gobernuko bost departamentuk (Eskubide Sozialak, Osasuna, Hezkuntza, Migrazio Politikak eta Justizia, eta Lehendakaritza, Berdintasuna, Funtzio Publikoa eta Barne Departamentua) bakarrik dauden adingabe migratzaileak hartzeko koordinazio protokoloa sinatu dute gaur. Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzak, Iruñeko Udalak, Fiskaltza Nagusiak, Espainiako Poliziak eta Guardia Zibilak ere sinaduran parte hartu dute.

Sinatutako dokumentu honek lehen Nafarroako Foru Erkidegora iristen diren adingabe hauen harreran nahasitako lehen eskari desberdinak koordinatzeko balioko du. Aldi berean, arreta-sistema desberdinetarako sarbidea baimenduko dien identifikaziorako eta erregistrorako beharrezko prozedura administratiboak ezartzen ditu.

Jarraitu beharreko pausoak

Harrerarako koordinazio protokolo honek polizia-gorputzen aldetik gazteen lokalizaziotik jarraitu behar diren pausoak, xehetasunak eta ondorengo ibilbidea zehazten ditu; baita ere jarraibideak eta kasu bakoitzeko epeak, fase bakoitzean zuzenki arduradunak diren eta haiekin harremanetan jarri beharko diren pertsonak ere bai.

Horrela, adingabekoen berehalako eta lehen arretarako erreferentziako zentroa Zakan elkarteak zuzendutako “Argaray” Behaketa eta Harrera Zentroa (COA) da. Harreraren egin ondoren Familia eta Adingabeen Zuzendariordetzara bere heltzea berehalako eran komunikatzen da eta era paraleloan Nafarroako Gobernuaren Ordezkaritzara, Polizia Nazionaleko Atzerritartasun Brigadetara, Ministerio Fiskalera eta eta Migrazio-Politiketako Zuzendaritza Nagusira.

Lehen harrerako entitate hau izango da adingabeen identifikazioa erraztuko duena bere izenarekin, argazkiarekin eta helbidearekin txartel bat emanez.

Hemendik aurrera, lehen pausoetako bat atzerritar adingabeen erregistroan alta ematea izango da, Polizia Nazionalaren eskutik, oinatz digitalaren eta adingabeen argazkia hartuz. Informazio hau Familia eta Adingabeen-Zuzendariordetzari igorriko zaio eta ondoren, adingabearen zainketa arrandiatzen duen babes entitatera.

Protokoloak begiesten duen beste alderdi bat adinaren eta beraren gainean arrazoizko zalantzak egotekotan hura zehazteko beharrezko proben erabakia da. Dokumentua, bizilekuaren baimenerako beharrezko moduan,. Gizarte-Segurantza-Nazio-Institutuaren aldetik osasun-arretarako eskubidearen eta Osasunbidea Osasun Zerbitzu Nafarraren osasun-txartelaren lorpenerako beharrezko izapide bateriaz osatzen da.

Azkenik, aldizkako eta beharrezko koordinazioarekin, Nafarroako Polizia-Gorputz desberdinetako arduradunek, bai COA Argaray-n eta baita gainerako behaketa eta harrera-zentroetan, haiek prebentzioko eta bizikidetasuneko materietan aholkatzeko eta azken finean, adingabeei bere integrazio-prozesuan laguntzeko heziketa eta informazio-saioak begiesten dituzte.

Protokoloa sinatu duten erakundeak

Sinadura-ekitaldian Mª Carmen Maeztu Kontseilariak, Enrique Maya Iruñeko alkateak eta José Luis Arasti Gobernu Ordezkariak parte hartu dute.

Maeztu kontseilariak adierazi du, nolabait, dokumentuak benetan jada egiten ari dena jartzen duela paperaren gainean eta inplikatutako instantzia desberdinetatik, hilabete gutxitan adingabe hauen helduerari aurre egin eta bere beharrez arduratzeko eman den bizkortasuna nabarmendu du.

Jardueraren eta erantzunaren formekin ere pozik azaldu da: “Orain, seinalatu du, migratzaile adingabeen % 100en gainean jokatzen ari gara eta kasuen % 100an, etxebizitzan, osasun-arretan eta heziketan oinarrizko beharrizanak betetzen ari dira”.

Gainera, beste administrazio publiko batzuen inplikazioa eskertu du, bai estatukoak, bai lokalak: “Hainbat dira harreran laguntzen ari diren udalak eta laguntza eskeini dutenak”, azpimarratu du. Hitz batzuk ere izan ditu adingabeentzat heziketa , aisia eta aisialdia -programak abiarazi dituzten entitate sozialekin. “Guzti hau posiblea izan da profesional bikainekin dohatutako adingabeen arreta sare on eta sendo bat dugulako”.

Maeztu kontseilariaren ustez, “koordinazio intra-autonomikoa hobetzea Nafarroako Gobernuaren lehentasunetako bat izan da eta protokolo horretan lagunduko du”, eta, gehitu du, “ez dugu soilik iristen diren adingabeez arduratzeko legezko betebeharra, hura modu hoberenean posible egiteko erantzukizuna ere bai. Protokolo hau hura lortzeko erreminta ona da”.

Bere alde batetik, Enrique Maya Iruñeko alkateak, Udaltzaingoak eremu honetan bere lanean hobeto aritzeko ikastaro espezifikoak jaso dituela azpimarratu du. “Alde horretatik, esan du, lan asko egiten dugu UPAS-taldearekin, Babeseko eta Arreta Sozialeko Unitateekin, izan ere, proiektu-mota honetan espezializatuta dauden diziplina anitzeko taldeak dira. Oso egoera pertsonal konplexuetatik datozen pertsona hauen integrazio osoa lortzeko lan egiten dugu”.

Azkenik, José Luis Arasti Nafarroako Gobernu Ordezkariak, protokoloa jada emanez zetorren prozedura argitzera datorrela apuntatu du, ez lagundutako adingabeko migratzaileei emandako harreran nahasitako administrazio desberdinen paperaren ziurtasuna argi uzteko.

Halaber, adierazi du, adingabeen heldueraren gainean informatu behar den Gobernuaren Ordezkaritzaren papera bere Atzerritartasun-Bulegoak zuzendutako bizileku baimenen kudeaketan oinarritzen dela. Hartarako, protokoloak adingabea babes-zentroan jartzen den unetik hiru hilabeteko epea ezartzen du eskaera aurkezteko. Beharrezkoa izango da hark babesgabetasun-egoeraren balioespen prozedura bukatzea eta adingabeak bere pasaportea eskura izatea. Atzerritartasun-Bulegotik lehentasunezko izaera izango duen hitzordu bat erraztuko da, bizileku-baimenaren eskaera aurkeztu ahal izateko.

Aratik gogoratu duenez, “inoiz ez da ahaztu behar adingabeetaz hitz egiten ari garela eta sarritan gure herrira iristen direla pobreziatik edo gatazka-egoeretatik ihes eginez eta behar dutena gizarte bertakotzea eta osoki normalizatutako bizitza eramatea baimenduko dien zeharkako arreta dela”

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!