Nafarroan kontsumitzen den energiaren %23,20 iturri berriztagarriek sortzen dute

Euskalerria Irratia 2019ko abe. 23a, 07:10

Aierdi kontseilariak garraioan energia berriztagarrien kontsumoak duen pisua nabarmendu du, %6,43ra heltzen da.

Nafarroan, energiaren azken kontsumo gordinaren Energia Berriztagarrien (EERR) kuota %22,18tik %23,20ra igo da 2018an, hau da, %4,59-ko igoera erlatiboa aurten. Epe horretan bertan, garraioetako energiaren azken kontsumo gordinaren energia berriztagarrien kuota %44,10 igo da, 2017an %4,46 izatetik 2018an %6,43 izatera igaro baita.

Manu Aierdi Ekonomia eta Enpresen Garapeneko kontseilariak 2018an Nafarroako Balantze Energetikoaren aurkezpenean jakitera eman dituen datuak dira. Energia-ekoizpen, transformazio eta kontsumo iturri nagusiak biltzen dituen, erregai-motaren eta sektore ekonomikoaren arabera bereizita dagoen balantzea. Aurten, trazabilitate-indizea eta beste edizio batzuetatik gorako datuen sektorizazioa lortzea ahalbidetu duen metodologia zehatzago bati jarraiki egin da.

Energia Berriztagarrien kuota (EERR) energia-trantsizioko funtsezko adierazleetako bat da energiaren azken kontsumo gordinean. Nafarroa 2020rako helburu europarraren gainetik dago (%20), baina 2018rako, Nafarroako IV. Plan Energetikoan (Horizonte 2030) ezartzen zuen %28aren azpitik. Plan horrek 2030erako % 50eko helburua du, urte horretarako Europako azken helburutik oso urrun, % 32,5.

Aierdi kontseilariak adierazi duenez, "bi arrazoi daude Nafarroako gizarteari zentzuzko itxaropen positiboa emateko: alde batetik, gaur egun Nafarroako Gobernua parke eoliko eta fotovoltaikoen proiektu ezberdinak bideratzen ari da, eta, horri esker, 2.266 MW berriztagarriko ahalmen berria dute, gutxienez Espainiako Sare Elektrikoak emandako baimenarekin, gaur egun, Nafarroan kokatuta dagoen gaitasuna 1.500 MW inguru den bitartean eta bestetik, autokontsumoaren eta sorkuntza banatuaren inguruko esparru arauemaile eta teknologiko berriak ekarriko digun aukera itzela". Kontseilariak datozen urte hauetan jausi kualitatibo eta kuantitatibo handia emateko aukera eta betebeharra dugula adierazi du.

Garraioari dagokionez, Aierdi sailburuak adierazi du 2018ko igoera legegintza-aldaketa bati zor zaiola eta horrek bioerregaien presentzia handiagoa eskatzen duela eta gogoratu du, "esparru honetan mugikortasun iraunkorrerako trantsizioan aurrera egiten jarraitzeko erronka dugula. Atzo Nafarroako Parlamentuak onartu zuen aldaketa, pertsona fisikoentzat ibilgailu elektrikoen eskuratzearekiko kenketa aplikazioa, karga puntuen instalazioa eta berriztagarrietako instalazioetan inbertsioak egiteko epea lau urtez luzatuz, bide onetik doa".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!