Txibitek despopulazioa "etorkizuneko aukera gisa" jorratzearen alde egin du

Euskalerria Irratia 2019ko abe. 17a, 18:51
Despopulazioaren aurkako Borrokarako Departamentuteko Batzordearen lehen bilera.

Despopulazioaren Aurkako Departamentuarteko Batzordearen lehen bileran hiru ekintzailetza-proiektu aurkeztu dira Allo, Zangoza eta Valtierrako landa-eremuetarako.

Nafarroako presindente Maria Txibitek despopulazioa "egungo eta etorkizuneko Nafarroarako erronka eta aukera gisa" jorratzearen alde egin du gaur, Despopulazioaren aurkako Borrokarako Departamentuteko Batzordearen lehen bileran. Bertan, besteak beste, Allo, Zangoza eta Valtierrako landa-eremuetarako hiru ekintzailetza-proiektu aurkeztu dira.

Lehendakariak adierazi du erronka demografiko hori “zeharkakotasunetik jorratu behar dela, despopulazioaren aurkako borroka arazoari aurre egiteko ikuspegiren bat duen edozein politikan edo Administrazio Planean kontuan izan beharreko printzipio moduan hartuta”.

Despopulazio arriskuak Nafarroako landa-ingurunean

Lehen topaketan, Errealitate Sozialaren eta Politika Sozialen Plangintzaren eta Ebaluazioaren Behatokiak “Nafarroako lurralde desberdintasunen diagnostikoa: erronken eta proposamenen” aurrerapena egin du; hau da, Nafarroako eskualde ezberdinetako lurralde-mailako, demografiako, laneko, gizarteko eta lehiakortasun arloko desberdintasunak aztertzen dituen dokumentua, eta denbora gutxi barru aurkeztuko dena.

Gobernuak azaldu duenez, Nafarroan, egun, "ezin da despopulazioaren arazo larria dagoenik esan"; izan ere, oro har, biztanle-kopurua gehitzen ari da. "Ahulagoak diren" eremuak daudela dio: "esate baterako, Pirinioa eta Ameskoa". Gauzak horrela, "despopulazio arriskuaz" aritu behar dela dio. 

Europar Batasunaren arabera, despopulatzearen arriskua 12,5 biztanleko dentsitatekoa da kilometro karratuko. Nafarroan, bi eskualde daude horren azpitik: Pirinioa eta Aurrepirinioa, eta beste batzuk arrisku-erlaitz horretara iristen dira: Arga, Zangoza eta Larraun.

Ekintzailetzako proiektu berriak

Astearte honetako saioan zehar, landa-guneetarako eta despopulatze-arriskua duten guneetarako hiru ekintzailetza proiektu aurkeztu dira. Laster, Allo, Zangoza eta Valtierrako osasuneko oinarrizko zonetan hastea aurreikusten da, ekintzaileak fase goiztiarrean detektatu, prestatu eta enpresa berriak edo negoziorako ildo berriak sortzea bultzatzeko.

Guztira 45 langaberentzat dira, eta proiektuen helburua da landa-guneko udalerrietan, biztanleek ekimen eta proiektu berriak sortzea, biztanleriaren bizi-kalitatea gehitzen eta osatzen duten udalerriek suspertzen laguntzeko.

Allo eta Zangoza nolabaiteko dekadentzia demografikoa duten lurraldeak dira, tokiko oinarrizko ekonomia bizkortzeko proiektuak behar dituztenak, egoera hori kronifikatu ez dadin eta despopulatze larriagoak gerta ez daitezen. Valtierrari dagokionean, baditu zona despopulatuak galdu arazten dituzten zenbait arrisku ditu: biztanleriaren maskulinizazio gero eta handiagoa, zahartze handia eta prestatutako biztanleria gaztearen galera.

Planak 3 eta 4 hilabete artekoak dira, eta Toki Administrazioaren eta Despopulatzearen Zuzendaritza Nagusiak eta NEZ-NLk finantzatuko ditu.

Bestelako lanak: Pirinioko plana eta biztanleria finkatzea hainbat eskualdetan

Azkenik, Lurraldearen Antolamendu, Etxebizitza, Paisaia eta Proiektu Estrategikoen Departamentuak bateratu egin ditu Pirinio Planaren esparruan jada abian jarritako ekintzak eta datorren urtean garatu beharreko estrategia, Lursareak, Iraunkortasunaren Nafarroako Agentziak, eta Cederna-Garalurrek dinamizatutako lantaldea abian jarrita. Horrez gain, finantzaketa-lerroa ezarri nahi da Nafarroako Pirinioko toki-erakundeek despopulatzearen aurkako proiektu pilotuak abian jarri ahal ditzaten.

Foru Exekutiboak Motejurrako azpieskualdean eta Zangozako eta Erdiko Zonako eskualdeetan egiten ari den lanaren berri ere eman du, biztanleak galtzeko joera leheneratzeko ekintza-lerroak identifikatzearren. Horretarako, Pirinioko Planean jada aplikaturiko metodologia jarraitzen ari dira, biztanleriak parte hartzea bultzatuaz honako gai hauek lantzeko: etxebizitza, tokiko garapen ekonomikoa, enplegua, zerbitzuak, bizi-kalitatea, mugikortasuna, gobernantza eta lurralde-oreka.

Aldi berean, Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin eta UNEDekin batera, txosten bat egiten ari dira populazio-ereduaren kontzeptu-esparrua eta landa-guneko despopulatzearen aurkako jarduera-ildoak garatzeko, foru-lege posible bat idazteko oinarriak aurreratzen joan daitezen.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!