Txiribuelta eta Geltoki, Hasi Gazte sarien irabazleak

Euskalerria Irratia 2019ko abe. 11a, 15:41

Gazte Gizarte Ekonomia sarien bigarren edizioko sei proiektu finalistek 5.166 botu jaso dituzte Internet bidez eta 167 tokian bertan.

Txiribuelta gizarte ekimeneko mikrokooperatibak, desgaitasunen bat duten pertsonen zein haien familiei zerbitzuak eskaintzen dituenak, Gazte Gizarte Ekonomia saria eskuratu du Ekimen Onenaren kategorian. Gainera, Geltoki mikrokooperatibak, Iruñeko autobus geltoki zaharrari bizia ematen dionak, Enpresa Onenaren kategorian eskuratu du saria.

Txiribuelta eta Geltoki izan dira sei finalisten artean boto gehien jaso dituzten hautagaitzak. Bozkatzeko prozesuak on-line erregistratutako 5.166 boto eta aurrez aurreko 167 boto izan ditu, eta sari banaketa ekitaldian eman ziren.

Hasi Gazte sariak Nafarroako Gazteriaren Institutuak (INAJ) antolatzen ditu, Laboral Kutxarekin, Nafarroako Gizarte Ekonomiako Enpresen Elkartearekin (ANEL) eta Nafarroako Enpresa eta Berrikuntzaren Europako Zentroarekin (CEIN) batera. Lau erakundeek lankidetza hitzarmena sinatu zuten ekimen hori antolatzeko.

Txiribuelta, Gizarte Ekonomiako Gazte Ekimen Onena

Hurrengo bideoan azaltzen denez, Txiribueltak, Tiara Calahorranok, bi Rodriguezek eta Garazi Itoizek bultzatuta, talde espezializatu bat du desgaitasuna duten pertsonentzako jarduera fisikoetan, arreta goiztiarrean eta estimulazio multisentsorialean, eta Snoezelen kontzeptuan eta Pertsonan oinarritutako Ikuspegian oinarrituta lan egiten dute, bizipen esanguratsuen bidez bizitza-proiektu horiek babesteko espazio bat sortzeko.

Geltoki, Gizarte Ekonomiako Gazte Enpresa Onena

Geltokik, Haizea Baquedano, Ainhoa Iriarte, Amaia Cunchillos eta Lander Martinezek sustatutako proiektuak, Iruñeko autobus geltoki zaharrari bizia ematen dio, oraingo honetan ekonomia bidezkoagoa eta solidarioagoa, elikadura osasuntsua, tokikoa eta ekologikoa bilatzen duten ibilbideetatik bidaiatzeko, eta kultura bat sustatzeko, pertsona guztientzat, hurrengo aurkezpen bideoan zehazten den bezala.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!