Nafarroako kultur produkzioa Durangoko Azokara iritsi DA!

Euskalerria Irratia 2019ko abe. 5a, 11:51

Landako Gunean aurten 405 nobedade aurkeztuko dira: 273 liburu,  91 disko eta 16 aldizkari, 264 erakusleiho desberdinetan.  Honetaz gain 200 kultur ekitaldi baino gehiago izanen ditugu lau egun hauetan.

Durangoko Azokak gaur 10:30etan  zabaldu ditu ateak eta igande gauera arte aukera izanen dugu euskal kulturaren topagunerik handiena bisitatzeko.

Landako Gunean aurten 405 nobedade aurkeztuko dira: 273 liburu,  91 disko eta 16 aldizkari, 264 erakusleiho desberdinetan.  Honetaz gain 200 kultur ekitaldi baino gehiago izanen ditugu lau egun hauetan. Kontzertuez gain, hitzaldiak,mahainguruak, tailerrak eta aurkezpenak.

 “Osorik da!”, hauxe da aurtengo leloa eta honekin azoka ekosistema gisa irudikatu nahi dute. Hori da, hain zuzen ere, Oier Zuñiga iruindarrak eginiko kartelean islatu nahi izan duena.

Arratsaldeko 19.00etan eginen da gaur inaugurazio ofiziala eta bertan azokako eta erakundeko publikoetako ordezkariek parte hartuko dute. Haien artean Ana Ollo Nafarroako Gobernuko Herritarrekiko Harremanetarako kontseilaria izanen da. Aurten Nafarroako Gobernua ere presente da azokan eta bere azken argitalpenak bertan erakutsiko ditu.

 

Nafarroako uzta Durangon

Pamiela argitaletxeak aurten liburu salduenak izanen direnetako batzuk eraman ditu: “ Etxeak eta hilobiak” Atxagarena eta “Airea ez da debalde”, Sarrionandiarena edo “Andrezaharraren manifestua” Mariluz Estebanenena.

Atxaga bera egonen da bihar goizean Durangon.

Txalapartak, bere aldetik,  Fermin Balentziaren inguruko disko-liburua, Patxi Larrainzarren “Teatro de agitación”, Marino Ayerraren “No me avergoncé del evangelio”, Sabino Cuadraren “No os importe matar”, Eduardo Galeanoren “Emakumeak” edota Harkaitz Cano eta Adur Larrearen  “Antzara eguna” izanen ditu mahai gainean.

Denonartean Ere hantxe izanen da. Besteak beste Bakarne Atxukarro eta  Izaskun Zubialderen  “Basajaun” haurrentzako lan ederra aurkeztuz.

Ene kantakek bere DVD berria eraman du Durangora:  “Jai erraldoia”.

Nabarralde ere presente Durangon. Nafarroa eta Euskal Herriko historia bide berri eta erakargarriez ezagutzera ematea da haien helburua.

Igela, eleberri beltzean espezializatutako argitaletxe nafarrak Agatha Christiren lanak euskaraz izanen ditu, beste askoren artean mahai gainean.

Gor disketxearen aldetik Hemendik At talde mitikoaren diskoa, Nahiak Nahi taldearen lehen diskoa, Yogurina Boroba edota Ibil Bedi, beste askoren artean.

Nafarroako Gobernuak liburu sorta eta joko bat eramanen du: A zer elementuak! zientzia-dibulgazioko joko berria taula periodikoko elementuak erakusteko.

Ultzamatik Iñigo Astitz eta Maite Mutuberriak Joemak eta polasak liburu ederra eta musikaren alorrean Ibil bedi, Xabi Bandini eta Kaskezur taldeen lan berrian aurkezpena Ahotsenea gunean, eta Plateruenan, bihar ostiral gauean, Pello Reparazen Zetak talde nafarraren lehen diskoaren aurkezpen kontzertua. Zalantzarik gabe, azoka honetako nobedade garrantzitsuenetako bat.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!