Emakumeen aurkako indarkeriagatiko salaketak %8 hazi dira

Euskalerria Irratia 2019ko aza. 20a, 16:33

Foru Gobernuaren harrera zerbitzuan107 biktima artatu dituzte aurtengo irailera arte, 2018an baino% 4 gehiago.

Nafarroan, aurten, 1.041 salaketa jarri dira emakumeen aurkako indarkeriagatik irailera arte; 2018an, berriz, 964 salaketa. Zifra horiek, Foru Komunitatean diharduten polizia-kidegoek erregistratutakoak eta Nafarroako Berdintasunerako Institutuak (INAI/Nabi) jasotakoak, erakusten dute indarkeria matxistagatiko salaketen kopurua %8 igo dela, aurreko urtearekin alderatuta.

Gainera, 2019ko urtarriletik irailera bitartean, 3,83 salaketa izan dira egunero, eta joan den ikasturtean, hilabete berberetan, 3,54.

Harrera-baliabideetan %4 igo da arreta

Iazko datuekin alderatuta, urtarriletik irailera bitartean, harrera-baliabideek (larrialdietako zentroak, harrera-etxeak eta bizileku-pisua) %4 emakume gehiago artatu dituzte. Horrela, 2018an 103 emakumeri eskaini zitzaien laguntza, eta, 2019an, 107ri. Aitzitik, adingabeen kasuan, aldi bera alderatuz gero, %17 jaitsi da arreta baliabide horietan. Hala, 2018an 118 adingabe artatu zituzten, eta aurten 98.

14 urtetik beherakoek 26 salaketa jarri dituzte

Bestalde, Nafarroan aurtengo irailera arte jarritako indarkeria matxistaren 1.041 salaketetatik 423 30 urtetik beherakoei dagozkie. Zehazki, 336, 19 eta 30 urte bitarteko emakumeei dagozkie, 61, 14 eta 18 urte bitarteko gazteei. Guztira, 397 salaketa jaso dituzte 14 eta 30 urte bitarteko emakume nafarrek, salaketa guztien %38,14. Ehuneko horrek hazkunde txikia izan du 2018arekin alderatuta, adin txikikoetan; izan ere, iazko ikasturtean, 14 eta 30 urte bitarteko emakume gazte nafarren salaketak guztizkoaren %35,37 izan ziren. Gainera, aurten eta denboraldi honetan, 26 kasutan salaketak 14 urtetik beherakoek egin zituzten. Iaz, adin-tarte horretan bertan, 20 salaketa aurkeztu ziren.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!