Ikastolen eredu nafarra, 75 hiztun baino ez dituen nahuat pipil hizkuntza berreskuratzeko erreferentea

Euskalerria Irratia 2019ko aza. 11a, 17:43

NUPeko eta El Salvador Elkartasuna GKEko ordezkariak, Ana Ollo kontseilari eta Jorge Lemus hizkuntzalariarekin. (Argazkia: Nafarroako Gobernua)

“Logofagia basatia. Hizkuntzalari bat hizkuntza eta kultura aniztasunaren mehatxuaren aurrean” hitzaldia eskainiko du Jorge Lemus El Salvadorreko hizkuntzalariak, bihar NUPen.

Herritarrekiko Harremanetako kontseilari Ana Ollok El Salvadorreko Jorge Lemus hizkuntzalariari harrera egin dio astelehen honetan; izan ere, Nafarroako ikastolen hizkuntza murgiltze eredua erreferentziatzat hartu du, desagertzeko arrisku larrian dagoen nauhuat-pipil hizkuntza indígena berreskuratzeko.

Lemusek nabarmendu du nahuat-pipil hizkuntza berreskuratzeko Nafarroan euskararen normalkuntzarako prozesu irekiak eskaintzen duen eredua. Náhuat-pipil hizkuntza indigena 75 pertsonak hitz egiten dute eta beste 150 pertsonak erdizka, baina ez dago kontserbatzeko erreleboa hartuko duen belaunaldirik.

Lemusek lantzen duen “Cuna Náhuat” proiektua haur indigenei zuzendutako hizkuntza murgiltze programa da, Santo Domingo de Guzmán eta Santa Catarina Masahuat udalerrietan garatua. Hizkuntza hori berreskuratzeko lanetan 2003. urtean hasi ziren, batetik, hizkuntza horren oinarrizko kontzeptu batzuk emateko eskola-proiektuarekin, eta, bestetik, amonak inplikatuta bilobei hizkuntza ahoz transmititzearren, gurasoek jada galduta izateagatik.

“Cuna Náhuat” komunitateko emakume indigenek artatzen dute, nahuat hizkuntza hitz egiten duten adineko andreek, “nanzin” deitzen direnek, eta abian jarri zenetik 400 bat neska-mutiko artatu ditu.

Jorge Lemusek hitzaldia eskainiko du astearte honetan NUPen, “Logofagia basatia. Hizkuntzalari bat hizkuntza eta kultura aniztasunaren mehatxuaren aurrean” izenburupean. Katedratikoa izateaz gain, Lemus hizkuntzalaria, itzultzailea eta ikerlaria da, eta El Salvadorko Don Bosco Unibertsitateko Hizkuntza Ikerketen Departamentua zuzentzen du. Era berean, Unibertsitate horretako aldizkari zientifikoaren zuzendaria eta editorea da eta El Salvadorko Hizkuntza Akademiako kidea. Nahuat-pipil hizkuntza berreskuratzeko lanari esker, El Salvadorko Kulturaren Sari Nazionala eskuratu zuen 2010. urtean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!