Omenaldi berezi eta hunkigarria egin zen atzo goizean Iruñeko Burguen Plazan. Eguraldiak laguntzen ez bazuen ere, bertan bildu ziren Osasuna eta Alaveseko zaletu aunitz, talde gorritxoaren sorkuntzan eta historiako lehendabiziko zuzendaritzetan izandako kideen omenaldian. Lehendabiziko lerroan, eserita, Ramon Bengaray, Natalio Cayuela, Eladio Zilbeti, Fortunato Agirre eta Andrés Jaso-ren seme alabak eta bilobak. Haien atzean 300zale baino gehiago. Eskenatokian Osasunaren sorkuntzan parte hartu zutenen argazkiak. Dantzariak, ohorezko aurreskua, lore eskeintza eta eskenatokitik oroimen hitzak. Sadar Bizirik plataformak azaldu zuenez, hainbat hamarkadetan isildua izan den errealitatea argitara atera nahi izan da ekimen honekin. Izan ere, 1920an Osasuna taldea sortu zutenek frankismoaren sarraskiaren biktima izan ziren. 1936 eta 1937an fusilatu eta desagertarazi zituzten faxistek. Gerora beren ekarpena isildua izan zen historia ofizialean.
Datorren urtean mendeurrena beteko du Osasunak. Sadar Bizirik plataformak, datorren urteko ospakizunetna, berreskuratu den memoria kontutan izan dadila eskatu du. Bengaray, Cayuela, Zilbeti, Aguirre eta Jasoren senitartekoek Sadar futbol zelaian bertan omenaldia jaso eta ohorezko sakea egin dezatela nahi dute.
Eladio Zilbeti Osasunaren sortzaileetako bat izan zen, eta zenbaitek diote hark asmatu zuela taldearen izena. EAE-ANV alderdiko kidea zen, baita ELA sindikatukoa ere. 1937ko urtarrilaren 16an frankistek Etxauri inguruan fusilatu zuten.
Fortunato Agirre Osasunaren sortzaileetako bat izan zen, Lizarrako alkatea, EAJ alderdiaren eskutik, eta Lizarrako ikastolako sortzaileetakoa. Frankistek fusilatu zuten, 1936ko irailaren 29an.
Ramon Bengarai Osasunako zuzendaritzako kidea izan zen, Larraina elkartearen sortzaileetakoa, UGT sindikatuko kidea, eta Nafarroako Partido Republicano Radical Socialistaren (Alderdi Errepublizale Erradikal Sozialista) sortzaileetakoa. 36an desagertu zen.
Natalio Cayuela Osasunako presidentea izan zen 1923an, eta 1928tik 19356era. Acción Republicana de Navarrako (Nafarroako Ekintza Errepublikazalea) presidentea ere izan zen. Nafarroako Auzitegiko areto idazkaria zen. Eta 36an fusilatu egin zuten.
Andres Jaso Osasunako jokalaria izan zen, eta Valentzia eta Sporting Gijon taldeetan ere jokatu zuen. Gerrak hain zuzen ere Gijonen harrapatu zuen, eta uste da hango hondartzan hil zela, bonbardaketa batean.
#Osasuna y el osasunismo va ganando, poco a poco, la lucha por la memoria y contra el olvido.
— FUTBOLA ERE... (@NosRobaronEl) November 3, 2019
Eskerrik asko @sadarbizirik, @Affna36, familias Jaso, Bengaray, Aguirre, Cayuela, Zilbeti y todas las demás represaliadas. pic.twitter.com/h3Qk204okI
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!