13 departamentu eta 40 zuzendaritza nagusi izanen ditu Nafarroako Gobernuak

Euskalerria Irratia 2019ko urr. 30a, 18:14

Datozen egunotan Foru Administrazioko antolaketa osatuko da erdi mailako hainbat erakunde autonomoetako egituren onarpenarekin.

Nafarroako Gobernuak gaur amaitu du, erdibideko unitateen (zerbitzu eta atal) antolaketaren onarpenarekin, pasa den abuztuan Foru Administrazioaren oinarrizko egitura dekretua, zeinak 13 departamentu eta 40 zuzendaritza nagusi eta erakunde autonomo jasotzen dituen.

Foru Administrazioaren antolaketa laster osatzea aurreikusten da, hainbat erakunde autonomoren egiturak onartuta: Nafarroako Zerga Ogasuna, Nafarroako Enplegu Zerbitzua-Nafar Lansare, Pertsonen Autonomiaren eta Eskubideen Nafarroako Agentzia eta Euskarabidea / Nafarroako Euskara Institutua. Era berean, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren egungo Institutua bitan banatzea aurreikusten da; hau da, Kirolerako eta Gazteriarako institutu espezifikoak. Arlo horretan, gaurko bilkuran onartu da Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutua erakunde autonomo gisa sortzea (orain arte Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira adskribatua), Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuaren mendekoa.

Nafarroako herritarren erronka eta eskaera berriak artatzea

Egitura berriarekin, Nafarroako Gobernuak bere organigrama egokituko du Nafarroako gizarte berriaren erronka eta eskaeretara eta Foru Komunitatearen etorkizunerako estrategiara. Foru Exekutiboak bere antolaketa egokitu du Gobernu-jarduera gidatuko duten lehentasunezko ardatzak indartze aldera. Javier Remirez lehen lehendakariordearen arabera, departamentu berriak eta egitura konfiguratuak sortu dira, “Gobernuaren departamentu guztietan berrikuntza eta eraldaketa digitala zeharka bultzatzeko konpromiso argiarekin. Gainera, hezkuntza-politikak garatzearen aldeko apustua egin nahi da, espezializazio akademikora eta S3 espezializazio estrategiarekin bat egindako Lanbide Heziketa garatzera bideratuta. Legegintzaldi honetan, Medikuntza Pertsonalizatuaren Garapen Ekonomikoaren eta Berrikuntza Digitaleko Gunearen Estrategiaren aldeko apustua egin da. Hori guztia enpleguaren lehiakortasuna eta kalitatea hobetzeko helburuarekin”. Horrez gain, Remírezen arabera, “Nafarroak nazioartean duen posizionamendua bultzatzeko egiturak indartuko dira, kanpoko ekintzari balioa emanaz, Nafarroako eta Europar Batasuneko politikak koordinatzeko eta atzerrian dauden herritar nafarren arreta optimizatzeko, nekazaritza politika erkidea bereziki zainduta”.

Foru Gobernuaren arabera, “egitura berria zeharkako politikak ezartzeko eran diseinatu da; modu horretan, aukera-berdintasuna eta lurralde-oreka bilatu nahi dira, garapen eta mugikortasun iraunkorraren bitartez, despopulazioaren aurkako borroka, eskualdearen dinamizazioa eta Toki Administrazioen modernizazioaren alde apustu eginaz. Foru Administrazioaren egitura berriarekin, aldaketa klimatikoaren aurkako borroka eta ingurumenaren zaintza modu eraginkorrean jorratu nahi dira”.

Organigrama berrian, Nafarroako Gobernuak “emakumeen eta gizonen arteko berdintasun-politikekiko konpromisoa ere gauzatuko du, eta herritar guztien artean, sexu-orientazioa edozein dela ere, berdintasun eraginkorra lortzera bideratutako politikekiko konpromisoa ere bai. Foru Exekutiboak, orobat, inklusio-proiektuak eta migrazio-politikak indartu nahi izan ditu, batetik, harrera eta akonpainamendua eta, bestetik, kultur arteko bizikidetza eta arrazismoaren eta xenofobiaren aurkako borroka indartuaz”.

Azkenik, Javier Remírez lehendakariordeak aipatu duenez, “Nafarroako Gobernuaren organigrama berriak segurtasun eta larrialdien arloko koordinazioa eta prebentzio-politikak indartu nahi ditu, gizarte eta osasun zerbitzuak indartu eta hobetzearekin batera, landa-guneetako larrialdien kudeaketari eta Nafarroa osoko larrialdiko asistentzia maparen definizioari arreta berezia eskainita”.

13 Departamentuak

Ondorengo esteketan departamentu bakoitzaren egitura zehazten da:

  1. Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentua
  2. Lurraldearen Antolamendua, Etxebizitza, Paisaia eta Proiektu Estrategikoak
  3. Lurralde Kohesioa
  4. Ekonomia eta Ogasuna
  5. Garapen Ekonomikoa eta Enpresariala
  6. Migrazio Politikak eta Justizia
  7. Hezkuntza
  8. Eskubide Sozialak
  9. Osasuna
  10. Herritarrekiko Harremanak
  11. Unibertsitatea, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitala
  12. Landa Garapena eta Ingurumena
  13. Kultura eta Kirola

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!