Aurreko krisialditik, Nafarroako gizartea nola atera den eta, antza, datorren atzeraldirako nola gauden prestatuta ikertu nahi izan du Caritasek. Ondorioztatu dutena ez da baikorra. Azken urteotan, bazterkeria gutxitu den arren, baldintza txarretan ailegatzen gara krisialdi berri batek eragin dezakeenari erantzuteko. Horren adibiderik esanguratsuena, lanpostuetan egon den atzeraldia aipatu dute."Egun batean kontratua izan eta bestean galdu, ordukako lanpostuak, astekoak, behin behinekoak" azaldu du Guillermo fernandez Mazo, txostenaren egileak, "baldintza horiekin ezin da bizitza proiektu egonkorrik eraiki, ezin da larrialdi egoeretarako sare sozial eta koltxoirik sortu".
Bazterkeria gutxitu bada ere, gizarte esklusioan betikotu diren pertsonen kopurua ez da hurritu. 14.000pertsona identifikatu dituzte egoerarik larrienean. 30 eta 44 urte tarteko pertsona da bazterkerian eroritakoa, %80a bertan jaiotakoa eta datu berezi bat, erdiak baino gehiago, herri txikietan, 5.000 biztanle baino gutxiagokoetan bizi dira.