'Musika Ikastetxeetan' programa 191 saiorekin itzuliko da irailean

Euskalerria Irratia 2019ko uzt. 3a, 07:53

Datozen urteei begira programak hobekuntzak izanen ditu. Unitate didaktikoak prestatuko dituzte eta musikari gehiagok hartuko dute parte. 

María Solana Arana, jarduneko Hezkuntzako knotseilariak gaur goizean Musikariak Ikastetxeetan proramaren bigarren edizioa eman du ezagutzera, hain zuzen ere ikasturte honetan abiatu zen ekimena. 2018-2019 ikasturtean 88 saio eskaini dira 43 ikastetxeetan, eta datorrenean 191 saio izanen dira hala eskatzen duten eskoletan. Gainera, ekimena, 2023. urtera arte luzatzeko aukera izanen da. 

Iaz egin bezala Musikariak Ikastetxeetan programa aurkezteko Solana kontseilariak abeslariak eta egun musika arloko protagonisten laguntza izan du, lehendabizi aurten abiatutako programaren balorazioa egin eta izango duen jarraipena aurkezteko. Kontseilariak adierazi duen moduan, “egitasmoak oso balorazio ona izan du eta Departamentutik jarraipena ematea erabaki dugu”. Horregatik, dagorren ikasturtean hiru urtez, 2022-23 ikasturtera arte luzatuko den, programan parte hartzeko aukera izanen da. Gainera, arlo didaktikoa indartu da horretarako unitate didaktikoak sortuz ikasgeletan lanean jarraitzeko aukera izateko.

Hezkuntza Departamentuak aurten abian jarri du “Musikariak ikastetxeetan” programa aitzindiaria, 14 eta 18 urte bitarteko gazteen artean musikaren bitartez euskararen transmisioa bideratzeko zuzendutako programa. Horretarako, abeslari zein musika sortzaileek ikasgeletara bisitak egiten dituzte eta ikasleei musika ohituren inguruan hitz egiten diete, abestiak zuzenean eskaini eta dituzten galderak luzatzeko aukera ematen diete. Besteak beste, “musikari horiekin gertutik hitz egin ahal izatea da programa honek duen garrantzia, luxu bat da ikasgelako ikasle guztiek, ezberdintasunik gabe, horretarako sarbidea izatea”, gehitu du María Solana kontseilariak. Hain zuzen ere irailetik aurrera izango dute aukera ikastetxeetan bisitak hartu nahi dituzten eskolek eskaerak egiteko aukera.

Eskaera egin ahal izanen dute DBH 3 eta 4 zein Batxilergoko ikasleak dituztenek, euskaraz edota euskara ikasgai moduan badute. Hezkuntza Departamentuko Euskara Atala arduratuko da programaren antolaketaz, izan ere datorren ikasturterako 191 saio aurreikusi dira, Nafarroako A eta D ereduko ikastetxe guztientzako.

90 minutu inguruko saio bakoitzean, abeslariak bere ibilbidearen inguruko sarrera bat egiten du, eta ondoren musikaren jatorria eta bilakaera azalduko ditu. Gainera, beraien letrak sortzeko, idazle zein olerkariekin egiten duen lana azalduko dute eta beraien lana euskal musikaren ohituran kokatuko dute. Gainera, azalpenekin batera zuzeneko emanaldiak eskainiko dituzte.

Musika protagonista

Musikariak Ikastetxeetan programako saioak oinarritzat hartuz, bgiarrengo edizioaren aurkezpenean ere Hezkuntza Departamentuko klaustroan musika ez da falta izan. Bertan izan dira, Mikel InunRafa RuedaPelaxZuriñe HidalgoAmoranteXabi San Sebastiáneta Jon Gurrutxaga. Hartara, Maria Solana kontseilariaren hitzen ostean, Mikel Inunek “Da nola” abestia eskaini du eta jarraian Jon Gurrutxaga eta Amorantek tronpetarekin Txikia handi eta Hitz lauz abestiak eskaini dituzte.

Bitartean, Zuriñe Hidalgo abeslariak, ekimen honetan parte hartzeak musikarientzako dakarren esperientziaren inguruko balorazioa egin du, “guretzako aukera paregabea da eta ardura handi, batez ere emakume abeslariontzako, izan ere, neska gazteentzako erreferentzia izateko ardura dugu, gutxi baikara musikan gabiltzan neskak”.

2019-2020 ikasturtean, 41 musikari gerturatuko dira Nafarroako institutuetara, horien artean: Alex Sardui, Eñaut Elorrieta, Gorka Urbizu, Ines Osinaga, Izaro Andres, Joseba Tapia, La Basu, Mursego, Maite Larburu, Gari edo Mikel Urdangarin.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!