Errefuxiatuei Laguntzeko Espainiako Batzordeak (CEAR) urteko txostena aurkeztu du gaur, errefuxiatuek Espainian eta Europan bizi duten egoeraren gainean, non asilo-sistema nazionalaren desdoitze kezkagarriak eta horretara sartzeko zailtasunak adierazten dituen. Urte honetako lehenengo 5 hilabeteetan aurkeztutako 46.000 baino gehiagoko asilo-eskaerek, Barne Ministerioko datuen arabera, eta azkeneko urtetan pilatutako eta ebazpen zain dauden 100.000 baino gehiagoko espedienteek hauxe erakusten dute argi eta garbi: “asilo-sistemaren ahalegin finko eta premiazkoa beharrezkoa da gure herrialdean bizi den errealitateari erantzun egonkorrak emateko; gure herrialdea Europako lehenetako bat da, eskaera-kopuruari dagokionez”. Gainera, 2018an, 4 asilo-eskaeratik 1 soilik onartu zela gogoratu du, Europako batez bestekoa baino askoz gutxiago (% 38), eta luze itxaron behar izan zuten horiek formalizatzeko: probintzia batzuetan, Nafarroan, esaterako, urte bat baino gehiago.
Nahiz eta CEAR Nafarroan 2017an jarri zen abian, erakundeak 40. urteurrena egiten du aurten. Hartara, Espainiako kostetara heltzen diren pertsonei harrera eta babesa hobeagoa emateko baliabideak eta zentroak abiarazteko Gobernuaren ekimena positibotzat jotzen du, baita Italiak eta Maltak ezeztatutako salbamenduko itsasontziak onartzea suposatu zituzten “hasierako keinu garrantzitsuak” ere. Hala ere, hilabete batzuk ondoren Gobernuak berak oztopoak jarri dizkiela GKEen itsasontziei dio, eta horrek hainbat hilabetez eragotzi du salbamendu-lana Mediterraneoan.
Ikusgaitzagoak badira ere, gure herrialdean oso kezkagarriak diren beste motatako oztopoak ere ezarri dira: iragaitzazko bisatuen inposatzea palestinar jatorria duten pertsonei (kontraesankorra da hori, gure herrialdeko babes-aitortza altuenak dituen nazionalitate bat da eta) eta kamerundar lagunei. Gainera, siriar jatorria duten lagunekin ere zorrotz-zorrotz jokatzen jarraitu da, 2011ko gatazkaren hasieratik indarrean egon baita betekizun hori.
CEARek “berehalako itzultzeek” beste urte batez jarraitu dutela Ceutan eta Melillan salatu du. Giza Eskubideen Europako Auzitegiak kondenatu ditu, eta Giza Eskubideen Europako Auzitegiaren Epaimahai Handiak (GEEA) hauei buruzko iritzia laster emango du. Bestalde, lehen aldiz abuztuan, Gobernuak 1992. urteko Marokoko aldebiko akordio batera ustekabean jo zuen deitutako “itzultze espresak” egiteko; kalteberatasun bereziko kasuak edo asilo eskatzaile posibleak detektatzea zailagoa egiten duen prozedura azkar bat da, ondorengo aukeretan errepikatu den praktika dena, gainera.
Horrela, Gobernuaren migrazioari buruzko politiken ikuspegi ezberdinen eta asilo-eskaera igoeraren aurrean (Nafarroan, 2017an 175tik 2018an 324ra izatera pasa da), CEARek Gobernu berriari “Aquarius-en arima” berreskuratzeko eta Asiloari buruzko Estatu-Itun bat sustatzeko eskatzen dio, gure herrialdeak aurreko abenduan berretsitako migrazio eta babesari buruzko Munduko Itunetan oinarrituta, fokua pertsonengan jarriz.
Heriotzak eta kriminalizazioa Europan
2018an, Mediterraneoa planetako migratzaile ibilbiderik arriskutsuena izan zen berriz, gutxienez 2.299 pertsona hil baitziren hango uretan. Horien artean, 800 baino gehiago Espainiarantz doazen ibilbideetan izan ziren, hau da, nabarmen hazi da kopurua aurreko urtekoarekin alderatuta. Hala ere, Europar Batasuneko herrialde gehienen erantzuna GKEen itsasontziek egiten duten salbamendu-lan solidarioa kriminalizatzea izan zen.
Italia eta Maltako portuen itxieraren aurrean, CEARek Espainiako Gobernuaren bultzada aldarrikatzen du Europan migrazioari buruzko politikak kudeatzeko era berri bat lideratzeko, muga- kontroletatik harago. Halaber, lehorreratze seguru eta aurresangarria den Europako mekanismo bat ezartzeko galdatu zuen, inor segurua ez den eta bere bizitza arriskuan egoten den herrialde batera itzuli ez dezaten, ez-itzultzearen printzipioan oinarrituta, baita Europar Batasuneko kideen artean pertsona berreskuratuen kokapena bermatu daitezen.
Txostenaren aurkezpenaren ondoren, CEARek “40 años de refugio” izendatutako dokumentala antzeztu zuen, Silvia Venegasek zuzendutakoa, eta, ahots ezberdinen bitartez, Espainian gertatutako asilozko 4 hamarkada hauetan zehar ibilaldi bat egiten du, eta erakundearen lana eta bere papera gure herrialdea asilo-lurralde batean bihurtzeko nahiari buruz hitz egiten du.
Bukatzeko, Idoia Onecak, CEAR Nafarroako koordinatzaileak, CEARen 40. urteurrena dela eta, Juan María Bandrés CEAR sariak berriz argitaratuko diren berri eman du. Irailetik aurrera, hautagaitzak aurkeztu ahal izango dira honako kategorietan:
- Babesarekiko akzioak: Sozietate Zibilaren ekimenak (nazionalak eta nazioartekoak).
- Babesarekiko ahotsak: Komunikazioa eta Kazetaritza.
- Babesarekiko begiradak: Artea eta Kultura.
- Ohorezko aipamena: Babesarekiko bizitzak.
Sariak abenduaren 18an emango dira, Migratzaileen Munduko Eguna dela eta.
Babesik gabeko mundua
ACNURen datuen arabera, 2018ko erdialdera, CEARek bere txostenean 70 milioi pertsonak baino gehiagok beraien etxeak nahitaez utzi zutela jasotzen du; historian inoiz ez erregistratutako exodorik handiena da hori. Zifra horiek iraupen luzeko gatazka batzuek jarraitzen dutelako gertatu dira batez ere (Palestina, Kolonbia, Afganistan edo Kongoko Errepublika Demokratikoa), baita gatazka berri batzuk konpondu ez direlako ere, Sirian, Hego Sudanen edo Myanmarren sortu direnak, adibidez.
Abenduaren 2018an, Nazio Batuen Batzar Nagusiak Migrazio Seguru, Ordenatu eta Arautuaren aldeko Munduko Ituna eta Errefuxiatuei buruzko Munduko Ituna onartu zuen. Loteslea ez bada ere eta estatu batzuek bat egin ez bazuten ere, CEARen iritziz akordio horiek “aukera-leiho bat irekitzen dute erantzukizun konpartituaren printzipioa betez” uneko testuinguruan biztanleen lekualdatzeek sortzen dituzten erronka berriei aurre egiteko.
Migrazio-arloko egoera berri horien artean Erdialdeko Amerikan bizi izandakoa da “Migratzaile karabanarekin”, Estatu Batuetarantz abiatzen den ibilbidean giza-eskubide urratze asko jasan zuenak, edo munduko alde ezberdinetan deitutako “Errefuxiatu klimatikoekin” sortzen ari direnak.