Zordun handiek 302 milio euroko zuloa eragin dute Ogasunean

Euskalerria Irratia 2019ko eka. 13a, 14:16

624 pertsonak eta enpresak 302 milioi euro zor dizkiote Nafarroari, 2019ko zordunen zerrendaren arabera. 

Nafarroako Zerga Ogasunak 2019ko zordunen zerrenda argitaratu du gaur web orrialdean. Bertan, 624 zergapeko ageri dira, oro har, 302,6 milioi euro zor dituztenak 2018ko abenduaren 31n. 2018koarekin homogeneoki alderatuta, zerrendan 41 zordun gehitu dira eta zenbateko osoa 31,1 milioi eurokoa da.

Zerrenda batik bat pertsona juridikoek osatzen dute. %75,3 pertsona juridikoak dira, %23,5 pertsona fisikoak eta %1,2 nortasun juridikorik gabeko erakundeak. 588k Nafarroan dute helbidea, eta zorraren 94a hartzen dute; zor den zenbatekoaren %5a Espainiako gainerako lekuetako zergadunena da; eta geratzen den %1a, 8 zordun, atzerrikoak dira.

Zorraren %41,4a, 125 milioi euro, higiezinen sektorekoa eta eraikuntzakoa da. Jarraian, merkataritzako eta ostalaritzako enpresak daude, %20,44arekin; fabrikazioan aritzen diren enpresek %9,61a hartzen dute; garraiokoak %4,77); eta zerbitzu profesionalek %6,15.

Gehienak, %92, 2018ko zerrendan jada agertzen ziren. Guztira 576 zordun dira, eta aurreko zerrendari dagokionez, 149k zorra gehitu dute (22,6 milioi euro oro har); 152k murriztu egin dute (3,9 milioi euro); 275k, berriz, aurreko zerrendan zuten zenbateko bera mantendu dute.

99 zordun berrik oro har 48,69 milioi euroko zorra dute. Bestalde, 58 desagertu egin dira aurreko zerrendarekin alderatuta. Baja emandako zordunetatik 24k hartzekodunen konkurtsoa sozietatearen likidazioarekin amaitu dute; 9ri geroratzea eman zaie; 8k zorra kitatu dute; 3ri zorra baliogabetu zaie errekurtsoak onartzeagatik; eta 2 kasutan zorra murriztua izan da, eta 120.000 eurotik behera geratu da. Oro har, 58 zordun horiek guztira 36,3 milioi euro zor zituzten.

Egungo zerrendatik, Nafarroako Zerga Ogasunak nabarmendu du 105 enpresa konkurtso-prozeduran aurkitzen direla. Guztira zor den zenbatekoaren %27a hartzen dute, 82,7 milioi euro.

Zergapekoen motari dagokionean, zordunen %76a zerrendan agertzen dira haiek sortutako zorrarengatik (zordun nagusiak); aldiz, %11 hirugarren batek sortutako zorraren erantzule gisa agertzen dira. Gainerako %13ak, berriz, izaera bikoitza du, zordun nagusiarena eta erantzulearena.

Ez ordaintze gehiena sortu duen zerga BEZa izan da (90,1 milioi euro, zenbateko osoaren %29,8). Jarraian honako hauek daude: Sozietateen gaineko Zerga (%7,9, 24,0 milioi), Konturako atxikipenak (%5,9, 17,8 milioi) eta Zerga Bereziak (%1,25 eta 3,8 milioi). Gainerako zenbatekoa ezarritako zehapenei (%10,8 eta 32,7 milioi) eta bestelako zergei eta errekarguei (%44,3 eta 134,2 milioi) dagokie.

Zordunen zerrenda argitaratuta, Nafarroako Zerga Ogasunak Zergen Foru Lege Orokorreko 105 Bis artikulua betetzen du; hau da, 120.000 eurotik gorako zorrak (etenda edo geroratuta ez daudenak) dituzten pertsonak eta enpresak zerrendan sartzeari buruzkoa.

Erreferentzia-data gisa 2018ko abenduaren 31 hartu da. Zerrenda hau argitaratu aurretik, bertako kide guztiei hori jakinarazi zaie, zor guztia ordaintzearen truke ez agertzeko aukera ematearekin batera. Baina inork ez du aukera horren alde egin.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!