Senegaldar baten kaleratzea "maltzurki egindakoa" dela salatu dute hainbat kolektibok

Euskalerria Irratia 2019ko mai. 17a, 08:31
SOS Arrazakeriako kideak Ribaforadan bizi diren zenbait senegaldarrekin batera protestan, atzo.

Modou Khadim Sow erbesteratzeko erabakian Ribaforadako Udalak hartutako jarrerarekin kezkatuta, kexu eta haserre azaldu dira arrazakeriaren kontrako taldeak. 

Zenbait kolektibok eta Gobernuz Kanpoko Erakundeek salaketa egin zuten atzo Ribaforadan gertatutako bizilagun baten kanporatzearen ondoren. Modou Khadim Sow senegaldarra da jatorriz eta joan den maiatzaren 6an erbesteratze agindu bat jaso zuen. Kaleratze horretan Ribaforadako Udalak hartu duen jarrerarekin kezkatuta eta haserre mintzatu dira arrazakeriaren kontrako kolektiboak. "Ez du bakarrik babes gabe utzi Modou Khadim, baizik eta, engainuen bidez kolaboratu egun du kaleratze agindu horren parte bilakatuz eta bere eskumenetikkanpo geratzen diren ekimenetan esku hartu du", azaldu dute SOS Arrazakeriako kideek. "Ribaforadako Udala konplize bilakatu da mekanismorik krudelenarekin eta arrazismo instituzionala ezarri du kaleratze espres bat ahalbidetuz", salatu dute kolektiboek. 

Hamar urte daramatza Modou Khadimek Espainian

Ribaforadako Udaleko eskutitza jaso zuen Modou Khadim Sowk duela zenbait egun. Hren erroldaren daturen batengatik udaletxera joateko eskatzen zioten ohar baten bidez. Bertaratu zenean atxilotu egin zuten eta Espainiako Poliziaren etxera eraman zuten. Jakinarazi zioten 48 orduan Senegalera erbesteratuko zutela, haren jaioterrira. Une horretan babes juridikorik ez zuela izan uste dute kolektiboek eta Modo Khadim Sowk irakurtzen ez dakienez oso mugatua geratzen zela haren defentsa. 

Ribaforadako alkatea Jesus Mari Rodriguez sozialista da eta azalpenak eskatu dizkiotenean udalak berak helarazitako oharrean jasotakoari eusten diola nabarmendu du. Alegia, udala poliziak egindako eskaera bati jarraiki aritu dela prozedimendu horretan eta ez besterik. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!