'Berdintasunean gozatu', festetan indarkeria matxistaren kontrako kanpaina

Euskalerria Irratia 2019ko mai. 16a, 12:51

Nafarroako Gobernuak eta tokiko entitateekin elkarlanean egindako kanpainak jai eremuetan askatasunatik emakume gazteak ikusgai egitea du helburu. 

Gobernuak, Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren bidez eta tokiko entitateekin elkarlanea, gaur goizean, herriko festak gertu direla eta, sentsibilizazio kanpaina berria aurkeztu du. “Bizi jaiak berdintasunean” da aurtengo goiburua, eta jai eremuan emakumeenganako eraso zein jazarpen aurka herritarrak sentsibilizatzea du helburu.

Aurtengo kanpaina abian jarri da jai-ingurunean sexu-erasoak prebenitzeko helburu nagusiarekin, eta era horretako portaera bakar bat ere ez onartze aldera, batez ere emakume gazteei zuzenduta.

Iaz egindako moduan, kanpainaren asmoa da lan horretara Toki Erakundeak ere batzea erakunde gisa, eta horiek lan hori herritarrengana zabaltzea erraztea.

Kanpaina elementu eta euskarri ezberdinek osatzen dute. Aurtengo kartelean, koadrila gaztea agertzen da, jaiak berdintasunean bizitzeko eskubidea aldarrikatuaz, eta esku gorriaren ikurra ere bistaratzen da, Nafarroako herritarrek onartutako ikurra. Spotean, pertsona gazteen bi lekukotza islatzen dira, jaietako bizipenaren eta erasoen inguruan. Aurten, gainera, berrikuntza gisa, iragarkiak egingo dira irrati nagusietan, toki erakundeetara horiek zabaltzearekin batera, tabernetan, txosnetan eta gainerako jai-eremuetan banatzeko.

Kanpaina aurkezteko prentsaurrekoan, Ollo kontseilariak honela azaldu du: “festak gozatzeko eta une apartak bizitzeko dira. Eta, testuinguru horretan, emakumeok libre izateko eta seguru sentitzeko aukera izan behar dugu”. Halaber, tokiko erakundeen egitekoa nabarmendu nahi izan du: “kanpainarekin bat egin dute, lan hori herritar guztien artean zabalduaz eta baztertzeko portaerak sustatuaz.

Amaitzeko, Nafarroako Gobernuaren izenean, “deia egin du jaiak berdintasunean gozatu eta bizi behar direla argi eta garbi. Izan ere, erasoak sexu-indarkeriaren modu bat dira, eta ezin dira normalizatu eta sartu aisiaren eta jaien kulturan”.

Bestalde, INAIko zuzendari kudeatzaileak ondorengoa nabarmendu du: “kanpaina honetan jai-inguruneetan emakumeen aurka egiten den indarkeriari dagokionean, dei garbia egin nahi da jaiak berdintasunean, askatasunez eta beldurrik gabe bizitzeko eta gozatzeko, eta, beste behin, gizartea, bereziki gazteria, da hori horrela izatea eskatzen ari dena”.

Gero eta toki-erakunde gehiago

Urtero Nafarroako Gobernuak egiten du kanpaina, eta urtetik urtera tokiko erakundeen inplikazioa eta babesa gero eta handiagoa da. 2016. urtean, 145 Udalak esku hartu zuten kanpainan. 2017an, kopurua 179ra iritsi zen, eta 2018an, 247 izan ziren; hau da, Nafarroako udalerrien %91.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!