Memoria Historikoaren baitan zazpi leku berri inskribatu dira behin-behinean

Euskalerria Irratia 2019ko mai. 8a, 09:37
GR 225.

Eloko Tejeriako hilobia, Cadreitako Valcalderako hobia, GR-225, Iberoko Hiru Gurutzeen Gaina, Etxauriko Memoriaren Parkea, Berako Argaitzeko Harrobia eta Germán Rodríguezen oroitarria.

Nafarroako Gobernuak Nafarroako Memoria Historikoaren zazpi leku izendatu ditu behin-behinean. Gaur Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Gobernu Irekia Atarian argitaratutako inskribapenarekin, hilabeteko epea zabaldu da edozeinek horren aurrean alegazioak aurkeztu ditzan. Zazpi leku horiek apirilaren 26an behin betiko inskribatutakoei gehituko zaizkie.

Nafarroako Memoria Historikoaren Lekuen 29/2018 Foru Legeak zehazten duen prozesua jarraituz, behin-behinean memoriagune bezela inskribatu dira Eloko Tejeria hilobia, Cadreitako Valcaldero, Berako Argaitzeko Harrobia; GR-225 Ibilbide Luzea, Iberoko Hiru Gurutzeen Gaina, Etxauriko Memoriaren Parkea eta Germán Rodríguez Sáizen oroitarria eta Gogoan eskultura.

Pausu berri honekin, Nafarroako Gobernuak bidezko eta gizarte demokratikoagoa sortzeko ezinbesteko tresnatzat berretsi du memoriarekin duen konpromisoa, iragan traumatikoari modu kritikoan begiratu eta biktimen erreparazioan lan egingo duten gizartea sortuz. Beldurrezko lekuak, ezagutzera emane zeta identifikatuz, bake eta bizikidetza balioak bereziki gazteei transmititzeko eta oroitzapenerako gune bilakatuz.

Behin betiko inskripzioa

Gogoan hartu behar da Nafarroako Gobernuak apirilaren 26ko akordio bidez Nafarroako Memoria Historikoen lehendabiziko sei lekuak onartu zituela, horiek babestu, mantendu eta ezagutzera emateko helburuarekin. Hala, inskribatuak izan ziren: Sartagudako Memoria Parkea, Otsoportilloko amildegia, Olabeko hobia, Igaritik Bidankozerako errepidearen Memoriala, Erreniegako hilobien Memoriala eta Emakumearen errepresioaren memoriaren eskultura Azkoienen.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!