Emakumeenganako indarkeriagatik lau salaketa jartzen dira egunero

Euskalerria Irratia 2019ko mai. 7a, 08:39

Emakumeen aurkako Indarkeriari Arreta emateko Baliabideen Ebaluazioaren II. Faseko ondorio nagusiak aurkeztu ditu Berdintasun Institutuak. Kudeaketa deszentralizatzea, profesionalei formazio espezifikoa ematea eta herritarren eskura (bereziki emakumeen eskura) jarri diren baliabideen beharra ere nabarmendu dira ebaluazio horretan. 

Foru Exekutiboak gaur aurkeztu ditu Emakumeen aurkako Indarkeriari Arreta emateko Baliabideen Ebaluazioaren II. Faseko ondorio nagusiak. Dokumentua NABIko zuzendari kudeatzailea den Mertxe Leranozek, Justiziako zuzendari nagusi Lurdes Aldavek eta Foruzaingoaren burua den Torcuato Muñozek aurkeztu dute. Azterketan, jarritako baliabideen irismena eta biktimak artatzeko eta babesteko inplikaturiko erakundeen jarduera aztertzen eta baloratzen dira. Hartara datu nagusi batzuk eman dituzte: Nafarroan egunero lau salaketa jartzen dira emakumeenganako indarkeriarekin zerikusia dutenak. Hain zuzen horrek erakusten du beharrezkoak direla martxan jarritako baliabide eta neurri guztiak, beharrezkoa dela kudeaketaren deszentralizazioa eta era berean emakumeen indarkeriarekin erlazionatutako profesionalei formazioa eman behar zaiela. Horiek ondoriozta daitezke ebaluazioaren lehen fase horretan. 

Laguntzak eta baliabideak ebaluatu dira lehen fase honetan. Laguntza ekonomikoak bereziki, larrialdi zerbitzuetan eskaintzen den arreta, harrerarako etxeak edota pisu erresidentzialak eta Arreta Juridikoaren Zerbitzua bera. Bigarren fase batean aztertuko dituzte bestelakoak: Nafarroako Asistentzia Zerbitzuak eta arlo judizialarekin dagoen koordinazioa, Foruzaingoaren lana eta genero indarkeria pairatu dutenei arreta eskaintzen dieten taldeen lana ere bai. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!